Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko urriak 9

Estella-Lizarrako Udalak bideo bat atera du Eskola Bideak sustatzeko

Hiru bertsio egin dira, gaztelaniaz, euskaraz eta arabieraz, ahalik eta familia gehienetara iristeko Egun hauetan, gainera, bereizgarriak banatzen ari dira ibilbideen ‘Establezimendu lagunen´ artean

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak bideo bat atera du gaur, ostirala, Eskola-Bideak sustatzeko. Proiektu hori martxan jarri berri da, 4 ibilbiderekin eta Enplegu Sozial Babestuko langileen laguntzarekin. Lizarra Ikastola, Remontival IP eta Santa Ana ikastetxeetako 6 eta 12 urte bitarteko haurrentzat da. Helburua da ikasleei beren autonomiarako eskubidea itzultzea eta balioetan oinarritutako hezkuntza sustatzea, hala nola mugikortasun jasangarria eta ingurumenekoa, eta aldi berean, familien bateragarritasuna erraztea.

Ahalik eta familia gehienetara iristeko, Udalak hiru bertsiotako sustapen-bideoa prestatu du: gaztelaniaz, euskaraz eta arabieraz. Bideoa gaur bertan zabaltzen hasi da, www.estella-lizarra.com web gunearen eta Facebook, Twitter eta YouTubeko kanal propioaren bidez.

ESTABLEZIMENDU LAGUNAK

Bestalde, Kirol Arlotik, egun hauetan, Eskola Bideen ‘Establezimendu lagunaren’ bereizgarriak banatzen ari dira ibilbideetan dauden eta goizeko lehen orduan irekita dauden establezimenduen artean. Udalak eskerrak eman nahi dizkie guztiei egiten ari zaien harrera atseginagatik.

Laguntza eskatu dute logoarekin diseinatu den eranskailua ikusteko moduko leku batean jartzeko, eta haurrak seguru sentitzeko ingurunea sortzen laguntzeko. Informazio praktikoa eta ordutegien dokumentua ere ematen ari zaizkie.

Eskola Bideek Hezkuntza, Kirol eta Gizarte Eskubideen arloak inplikatzen dituzte, Guraso Elkarteekin lankidetzan.

 

PUEDES VER AQUÍ LOS VÍDEOS EN SUS TRES VERSIONES

NOTICIAS RELACIONADAS