Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko ekainaren 30ean

Estella-Lizarrako Liburutegi Publikoa bihartik aurrera, uztailak 1, fase berri batean hasiko da berrikuntza garrantzitsuekin

Estella-Lizarrako Liburutegi Publikoa bihartik aurrera, uztailak 1, fase berri batean hasiko da berrikuntza garrantzitsuekin.

Liburutegien arteko mailegua berrabiaraziko da, maileguan utzitako eta erabiltzaileentzat interesgarriak diren dokumentuak erreserbatzeko aukera emanen da, eta erabiltzaileek zuzeneko sarbidea izanen dute Liburutegien funtsera (liburuak, aldizkariak, DVD…).

Liburutegiko aretoetan ere, liburutegian dagoen funtseko agiriak irakurri eta kontsultatzeko aukera izanen da, eta berriz ere haur gelara sartzen ahalko da, segurtasun eta edukiera neurri egokiak hartuta.

Udako ordutegia: 8.30 – 14.30 h.