Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko uztailak 8

Estella-Lizarrako festak bertan behera utzi dira

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, hiriko festen antolaketa nahiz gauzatzean ardura nagusia duen aldetik, COVID-19ak eragindako pandemia-egoeraren areagotzea dela kausa, ospakizun oro ofizialki bertan behera geratzen dela iragarri nahi du prentsa-ohar honen bidez.

Ez da erabaki atsegina. Gure egiten dugu gure hiriaren esentzia diren festa-egun horiez gozatzeko gogoa, baina, festa-ekitaldiekin harremana duten eragileekin bildu ostean eta bizi dugun birusaren zabaltze- eta kasu berriak sortzeko arrisku-testuingurua kontuan hartuz, bizilagun eta bisitari ororen osasuna lehenetsi behar dugula iruditzen zaigu, beste edozeren gainetik.

Gainera, komunikazio hau talde-arduraren aldeko aldarria egiteko probestu nahi dugu, bizi dugun egoerari aurre egiteko modurik eraginkorrena baita eta, aldi berean, baita pandemia-egoera honek eragindako ondorio kaltegarrienak bizitu dituzten bizilagunei gure elkartasuna adierazteko ere.

Gertuago dago 2022ko abuztuaren lehenengo igandearen aurreko ostirala. Animo denoi!

El alcalde/Alkatea, Koldo Leoz Garciandia

NOTICIAS RELACIONADAS