Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko uztailak 21

Estella-Lizarrako alkateak Osasun Sistema Publikoko langileen esku utzi du 2022ko festak iragartzeko suziria jaurtitzea

Foto noticia

Prentsa-ohar honen bidez jakinarazi nahi dugu 2022ko festen hasieraren berri emanen duten suziriak Marilys Echeverria Arroniz eta Juan Carlos Lopez Oscoz jaurtikiko dituztela.

Ordezkaritza honen bidez, gizarteak pandemiari eta haren ondoriozko egoerari aurre egiteko egin den ahalegina aintzat hartzen da, eta, bereziki, osasun-sistema publikoko langileek oro har egindako lana, bai ospitale-sistemakoak, bai lehen mailako arretakoak, kasu honetan Marilys eta Juan Carlosek ordezkatuak.

Jende askok merezi du, hainbat sektoretakoak izanik ere, 2022ko festei hasiera emanen dien metxa pizteak izanen lukeen ohorea; beraz, Lizarrako Osasun Zentroko eta García Orcoyen Eskualdeko Ospitaleko langileak hautatzea horientzako guztientzako omenaldia ere izan nahi du. Komunitate osoaren lanaren bidez bakarrik egin ahal izan zaio aurre osasun- eta gizarte-salbuespenezko egoerari.

Horrela, 2015etik aurrera, Udalak Lizarrako festen izaera herrikoia azpimarratu nahi du, eta jaien hasieran protagonismoa eman nahi die egunero hiria egiteko eta bertan bizi diren pertsonen bizitza hobetzeko lan egiten duten pertsonei, elkarteei, taldeei eta gizarteko sektoreei.

NOTICIAS RELACIONADAS