Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko irailak 11

Estella-Lizarrak bat eginen du Europako Mugikortasunaren Astearekin, asteazkenean, irailak 16, hasiko dena

Asteartean, irailak 22, 15:00etatik aitzina, hiriguneko karrika batzuk trafikoari itxiko dira

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak bat eginen du Europako Mugikortasunaren Astearekin, irailaren 16an, egun horretatik hilabete bereko 22ra arte. Herritarrak garraio publikoa erabil dezaten eta, ahal dela, bizikletaz edo oinez mugi daitezen sentsibilizatzeko kontzientziazio-kanpaina da, hiri inklusiboagoa eta atseginagoa bultzatuz.

Lantzen ari den programazioaren barruan, Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna nabarmentzen da. Irailaren 22an izanen da, asteartearekin, eta hiriak parte hartuko du. Autoaren ordezko joan-etorriak sustatzearen garrantziaz jabetuta, Udalak 15:00etatik aurrera itxiko ditu ibilgailuen trafikoa Sorkunde Garbiaren pasealekura, Karlos II.a Gaiztoa, Jaun Gartzia Berrezarlea, San Veremundo eta Gustavo de Maeztu arteko zatia, San Veremundotik Sorkunde Garbiaren pasealekura doana.

Hala ere, Aralarmendi plazatik ibili ahal izanen da, baita AMEen (Aparkatze Mugatuko Eremua) dagoen orubera ere, kolore urdinez seinalatua. Pasatzeko murrizketek ez dituzte ukituko ez garajeak, ez baimendutako ibilgailuak, hala nola Osasun Zentroa.

Laster, jarduera-programari eta hura garatzeko eginen diren murrizketei buruzko informazioa zabalduko dugu.

Estella-Lizarrako Udalak Europako Mugikortasunaren Astea dela eta antolatzen diren ekintzetan parte hartzera gonbidatzen ditu herritarrak, eta eguneroko joan-etorrietarako pasealekua, bizikleta, patinak edo garraio publikoa erabiltzera animatzen ditu. Horrek onurak ekarriko dizkio osasunari eta hiriko bizikidetzari.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS