Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 12

Estella-Lizarra Europako Mugikortasunaren Astearekin bat eginen du larunbatetik aitzina

Udalak programa bat diseinatu du honako jarduera hauekin: paseo bat bizikletentzako bidezidor berrian, natur-bainuak, ipuin-kontalaria edo Santa Klarako aparkalekuan ‘parking day’ bat

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak bat egin du aurten ere Europako Mugikortasunaren Astearekin, eta hainbat jarduera antolatu ditu datorren larunbatetik (irailak 17) 22ra arte (Europako autorik gabeko eguna).

Larunbatean, irailak 17, bizikleta-ibilaldi bat eginen da bizikleta-bidezidor berrian barna (bizikleta eta kaskoa eraman beharko dira), baita bizikleta-mekanikako tailer bat ere. Eta igandean Natur Bainuen bi saio izanen dira, naturarekin bat egiteko teknika japoniar bat, kasu honetan Los Llanos parkean. Nahitaez eman behar da izena esteka honetan: http://www.estella-lizarra.com/inscripcion-bano-de-naturaleza/ Ondoren ipuin-kontalariak izanen da.

Irailaren 22an, osteguna, ‘Parking Day’ bat izanen da Santa Klarako aparkalekuan. Autoen aparkalekua hustuko da, eta espazio horretan hainbat jarduera antolatuko dira, hala nola xakea, bingoa, zunba, musika, irakurketa…, hau da, pertsonentzako lekua irabaziko da, ibilgailuen kalterako. Gainera, arratsaldean ‘Egaren inguruko arte eta natura ibilaldiak’ proiektua aurkeztuko da, Nafarroako Gobernuaren dirulaguntzarekin abian jarri dena.

Europako autorik gabeko eguna ospatzeko, Sorkunde Garbiaren pasealekua 9:00etatik 20:00etara itxiko da. Garajeen jabeak eta zerbitzu eta larrialdietako ibilgailuak bakarrik ibiltzen ahalko dira.

 

 

PROGRAMA/EGITARAUA

SÁBADO 17 DE SEPTIEMBRE IRAILAK 17, LARUNBATA

  • 11:00 PASEO EN BICI desde Plaza de Los Fueros a la Senda Ciclable Al terminar, ALMUERZO SALUDABLE
  • 12:30 TALLER MECÁNICA DE BICICLETAS con BIZIKUME

 

  • 11:00 IBILALDIA BIZIKLETAZ, Foruen plazatik Bizikleta Bidexkara Amaitzean, HAMAIKETAKO OSASUNGARRIA
  • 12:30 BIZIKLETEN TAILER MEKANIKOA BIZIKUMEarekin

 

DOMINGO 18 DE SEPTIEMBRE IRAILAK 18, IGANDEA

  • 10:00 BAÑO DE NATURALEZA (I)
  • 11:30 BAÑO DE NATURALEZA (II) Punto encuentro: Escultura Donación de órganos en la entrada Parque Los Llanos Necesaria inscripción previa aquí: http://www.estella-lizarra.com/inscripcion-bano-de-naturaleza/
  • 13:00 CUENTOS A PEDALES (jardín entre Ikastola y Escuela de Música) del festival Behin batean

 

  • 10:00 NATUR BAINUA (I)
  • 11:30 NATUR BAINUA (II) Elkartzeko tokia: Eskultura organoak ematea Los Llanos parkeko sarreran Aldez aurretik izena eman behar da, hemen: http://www.estella-lizarra.com/inscripcion-bano-de-naturaleza/
  • 13:00 PEDALEZKO IPUINAK (Ikastola eta Musika Eskola arteko lorategia) Behin batean jaialdikoa

 

JUEVES 22 DE SEPTIEMBRE IRAILAK 22, OSTEGUNA

PARKING DAY (aparcamiento de SANTA CLARA)

  • 10:30 ZUMBA POPULAR
  • 12:30 BINGO A PARTIR DE LAS
  • 17:00 MUESTRA DE LA ESCUELA DE MÚSICA TALLER DE CREATIVIDAD CLUB DE LECTURA AJEDREZ
  • 19:00. Presentación del programa Caminatas de arte y naturaleza en torno al Ega. Salón de Actos de la Casa de Cultura Fray Diego

 

PARKING DAY (SANTA KLARAko aparkalekua)

  • 10:30 ZUMBA HERRIKOIA
  • 12:30 BINGO
  • 17:00etatik AURRERA: MUSIKA ESKOLAKO ERAKUSTALDIA SORMEN-TAILERRA IRAKURLE KLUBA XAKEA
  • 19:00. Egaren inguruko arte eta natura ibilaldiak programaren aurkezpena. Frai Diego Kultur Etxeko Areto Nagusia

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS