Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko azaroak 22

Estella-Lizarra prestatzen ari da Emakume Erreferenteen II. Biltzarra (MIVat) hartzeko, kultura arteko ikuspegitik, hurrengo abenduaren 1ean

MIVaT Kongresuak, kulturartekotasunaren ikuspegitik, emakume migratzaileek eremu desberdinetan betetzen duten zeregina ikusaraztea du helburu, eta egun horretarako jarduera ugari programatuta ditu Lizarrako Kultur Etxean eta Los Llanos Kulturagunean

Bigarren urtez jarraian, Enplegu Politikak, Migrazioa eta Kultur Aniztasuna arloak antolatu du topaketa hau, emakume migratzaileek hainbat arlotan betetzen duten zeregin garrantzitsua ikusarazteko.

Aurten hitzaldiak eta jarduerak antolatu dira hezkuntzaren, kirolaren, aktibismo feministaren eta umorearen arloetan.

Kulturartekotasunari ikuspegi desberdinetatik heltzen dion askotariko programa

Biltzarreko programa 12:00etan hasiko da hiriko kultur etxean. Ongietorria eta inaugurazioa egin ondoren, Eveling Carrazco López gonbidatuak parte hartuko du. Ikertzaile, ekintzaile eta hezitzailea da, eta migrazio-prozesuei ekiteko ikuspegiak duen garrantziari buruzko hitzaldia emanen du.

Arratsaldean, 17:00etan, Xanta Sousa Euskadiko Txinga-txapeldun eta “Amazonasko konkistatzailea”-ren lehiakidearen erakustaldia izanen da.

18:00etatik aurrera, Belkis Rojas doktoreak eta ikertzaileak “Kultur arteko testuinguruaren erronkak eta kontraesanak Nafarroako eskoletan” ikerlanaren emaitzak aurkeztuko ditu. Ondoren, mahai-ingurua eginen da, eta Lizarran dagoen errealitate hori aztertuko da.

Amaitzeko, 19:00etan, Biltzarrak hartuko du Asaari Bibangen bakarrizketa. Asaari Bibang komiko ezaguna da estatuan, garratza eta hauslea, bere bizipenak komedia eta borroka bihurtu ditu, umore handiz, klixeen eta estereotipoen aurka.

Jarduerak txikienentzat ere

Txikienek hainbat tailer eta jardueraz gozatu ahal izanen dute 18:00etatik 20:00etara, hala nola Kamishibai (ipuin japoniarren tailerra), kultura arteko tailerra eta Hennah tailerra.

Kongresurako antolatzen diren jarduera eta ponentzia guztietan dohainik parte hartuko da.

Estella-Lizarra, kulturarteko hiria

Estella-Lizarra herri abegitsua da, eta hainbat nazionalitatetako pertsonak bizi dira han. Horrela, bizilagunen multzoan 20 jatorri baino gehiago daude ordezkatuta eta, guztien artean, hiriaren errealitate kulturala eraikitzen ari da. Aurten, Lizarrako Migrazio eta Aniztasun Kulturalaren Atalak jarduera programa zabala egin du Lizarrako aberastasun hori nabarmentzeko.

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS