Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko maiatzak 10

Bizikleta bidezko Mugikortasunaren I. Eguna ospatuko du larunbatean Estella-Lizarrak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak datorren larunbatean, maiatzaren 15ean, Bizikleta bidezko Mugikortasunaren I. Eguna antolatu du. Egun horretan, hainbat udal-arlo eta -batzordek hartu dute parte, zeharka, mugikortasun jasangarria eta hiriko bizikletaren erabilera bultzatzeko. Gaur eguerdian aurkeztu den jardunaldi honetan, gainera, gazte talde baten eta hiriko bizikletan espezializatutako lau denden laguntza izanen da: Lizarra zikloak, Dani Multibicis, Bicikom eta Lisarri bizikletak.

Jardunaldia goizez eginen da, eta hiritik bizikletan ibiliko dira hiritar guztiak, gazteek gidatuta, Valdelobos edo Los Llanosetik pasatuta. Hiru irteera izanen dira Foruen plazatik 11:00etan, 12:00etan eta 13:00etan. Parte hartu nahi dutenek bertan eman behar dute izena eta bizikleta eta kaskoa eraman.

Ondoren, arratsaldez, 17:00etatik aurrera, tailer praktikoak eginen dira Sorkunde Garbiaren pasealekuan, bizikleta-dendekin. Pasealekua itxi eginen da eta karpak jarriko dira dendek erakustaldi txiki batzuk egin ditzaten, hala nola, zulaketak konpontzea, mantentze-lan orokorrak edo garbiketa.

Gaztetxoenentzat ipuin-kontalaria antolatu da 18:00etan Inés Bengoarekin.

Gainera, Udalak herritarren eskura jarriko ditu bere hiriko bizikleta elektrikoak, inoiz probatu ez dutenek Sorkunde Garbiaren pasealekuan ibiltzeko aukera izan dezaten. Urederra Ebike enpresak ere utziko ditu bizikletak.

BIZIKLETA ELEKTRIKOENTZAKO LAGUNTZAK

Aurkezpenean, Koldo Leoz Garciandía, alkate eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Alorreko lehendakariak adierazi du bizikleta elektrikoak erosteko laguntzen beste deialdi bat prestatzen ari direla, eta azpimarratu du garrantzitsua dela jardunaldi hau Udalak mugikortasun jasangarriaren alde egiten duen apustua ikusarazteko.

Bizikleta bidezko Mugikortasunaren Egun horretan, beraz, ohitura osasungarriak, tokiko ekonomia eta jasangarritasuna sustatzearen aldeko apustua eginen da, bai eta belaunaldi gazteak hiri atseginago baten aldeko apustuan inplikatuta egotearen aldekoa ere, bizikletek eta oinezkoek lehentasuna izanen baitute ibilgailuen gainetik.

NOTICIAS RELACIONADAS