Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko uztailak 26

Larunbatean estreinatuko da Lizarran ‘Errailen gaineko memoria’ antzezlana

Datorren larunbatean, uztailaren 30ean, Estella-Lizarran estreinatuko da ‘Memoria sobre railes’ antzezlana, Vasco-Navarro trenaren protagonista diren emakumeen ahozko oroimenaren bilduman oinarritua.

Ikuskizun hori ‘Trenico’ zaharra zeharkatzen zuen eskualdeko beste herri batzuetan ere antzeztuko da (Zufia, Murieta, Antzin, Acedo eta Zuñiga).

Lizarrako La Nave taldeko kideek interpretatuko dute obra, eta Marta Juánizek dramaturgia eta ikuskizuna zuzenduko ditu. Hitzordua 19:30ean izanen da, San Nikolas plazan. Sarrera doakoa da.

NOTICIAS RELACIONADAS