Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko uztailak 26

Ostegun honetan, Arieta auzoan Energia Komunitatea sortzeko bidean aurrera egiteko bilera

Foto noticia

Ostegun honetan, uztailaren 28an, 19:00etan, beste bilera bat eginen da Remontival IPko areto nagusian, Arieta auzoan Energia Komunitatea sortzeko bidean aurrera egiteko, ARGI ARIETA izenarekin.

Hain zuzen ere, bilera horretan Herritarrek Parte Hartzeko Prozesuaren itzulketa publikoa eginen da, hau da, herritarrei, oro har, eta auzoko herritarrei, bereziki, azken hilabeteetan hartu diren erabakien eta xedapenen berri emanen zaie, bere garaian 13 pertsonak osatutako Talde Motorraren protagonismoarekin.

Ondoren, Energia Komunitateari atxikimenduak biltzeko epea irekiko da, eta, bere garaian jakinarazi zen bezala, Udalak Lizarrerria kiroldegian jarriko duen instalazio fotovoltaikoari lotuta egonen da. Instalazio horren energia, neurri batean, autokontsumitu ahal izanen da auzo horretako pertsona interesdunen artean.

NOTICIAS RELACIONADAS