Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko martxoaren 27an

Eskola-laguntza programa berregituratu da osasun alertak irauten duen bitartean

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko eskola-laguntza programa adin txikiko ikasle kalteberak laguntzeko, Sedena enpresak egiten duena, berregituratu egin da ikastetxeetako eskolak bertan behera geratu ondoren, osasun-alerta dela eta.

Ikasturte honetan guztira 115 ikasle parte-hartzaile dira, hiriko ikastetxe guztietakoak. Programa hau Oinarrizko Gizarte Zerbitzutik gainbegiratzen da.

Ikastetxeak itxi ondoren, eskola-laguntzaren aldez aurreko eskolak berregituratu egin dira, hortaz, ikastetxeetatik ematen diren jarraibideak segitzeko zailtasunak dituzten adingabekoei eta familiei urritiko laguntza ematen zaie.

Lan hori, Fran Yoldi, Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko koordinatzaileak azaldu duen bezala, telefonoaren bidez egiten da, Zerbitzuarekin eta ikastetxeekin koordinatuz. Halaber, ikastetxeek paperetan ematen dituzten fitxen aldizkako entregak eta bilketak egiten dira.