Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko irailaren 21an

Erdialdeko zenbait kale itxita egonen dira bihar arratsaldean, Europako Mugikortasunaren Astea eta Autorik gabeko Nazioarteko Eguna direla eta

Estella-Lizarrako Udalak ibilgailuen zirkulazioa itxiko du bihar, irailak 22, arratsaldez, Europako Mugikortasunaren Astea eta Autorik Gabeko Nazioarteko Eguna direla eta. 15:00etatik izanen da. Salbuespena izanen dira garaje plaza dutenak edo ibilgailu baimenduak

Honako karrika hauek itxiko dira: Sorkunde Garbiaren pasealekua, Karlos II.a Gaiztoa, Gartzia Berritzailearen tarte bat, San Veremundo eta Gustavo de Maeztu, San Veremundotik Sorkunde Garbiaren pasealekura doan tartea.

Aldi baterako trafiko-mozketa honen bidez Udalak erakutsi nahi du gure hiria nolakoa izanen litzatekeen, oinezkoa protagonista izanik, denda eta zerbitzu ugarien artean lasaitasunez ibiliz eta ostalaritzaz gozatuz, ingurune atseginago eta lasaiago batean.

Gainera, hirian oinez edo bizikletaz mugitzeak, eta autoz egiten diren joan-etorriak saihesteak, askoz ere herri jasangarriagoa garatzea eta herritarren artean bizi-ohitura osasungarriak sustatzea ahalbidetzen du.

Hala, bada, Udaleko Kirol eta Jarduera Fisikoaren eta Garapen Ekonomiko eta Enpresarialeko Arloetatik ingurune “berri” horretatik irten eta oinez ibiltzeko herritarrak animatu nahi ditugu, oinezkoentzako gune bihurtzea baloratuz eta bizi nahi dugun hiri-eredua zein den hausnartuz.