Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 1

Enplegurako bi prestakuntza programa berri ekainean hasiko dira Lizarrako Lantegi Eskolan

Etxeko Enpleguko PEPIa da, adinekoak zaintzeko prestakuntza eta instalazio elektrikoen berariazko programa bat

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Enplegu eta Migrazio Politiken Arloa bi enplegu-programa berri antolatzen ari da Lantegi Eskolan ekainetik aurrera, Nafarroako Enplegu Zerbitzuaren (NEZ) laguntzarekin: Etxeko Enpleguko Prestakuntza eta Enpleguko Programa Integratua eta Instalazio Elektrikoetako Berariazko Programa. Lehen aldiz eskainiko dira Eskolan programa horiek. Prestakuntza goizez izanen da, astelehenetik ostiralera, eta enpresetan praktikak eginez bukatuko da irailean.

Horiek egiteko baldintzak dira, alde batetik, Nafarroako Enplegu Zerbitzuan langabetu gisa izena emanda egotea eta, bestetik, gaztelaniaz hitz egiten eta idazten jakitea.

Etxeko Enpleguko PEPIa programa berritzailea da, adinekoak zaintzeko prestakuntza barne hartzen baitu. Izan ere, profesionaltasun-ziurtagiriaz (SSCI0109) gain, adineko pertsonak zaintzeko prestakuntza teknikoko 110 ordu ditu, eta prestakuntza hori arlo soziosanitarioko irakasle profesionalek emanen dute. Alfabetatze informatikoaren, gaitasun giltzarrien, genero-berdintasunaren eta laneko arriskuen prebentzioaren inguruko prestakuntza osagarria ere badu. Guztira, 290 prestakuntza ordu. Ekainaren 21ean hasi eta irailean amaituko da. Informazio gehiago eta izen-ematea: https://bit.ly/3vHCjAb

Bestalde, Instalazio Elektrikoei buruzko Berariazko Programak 300 orduko prestakuntza teknikoa eskaintzen du, eta honako helburu hauek ditu: ikasleek elektrizitateari buruzko oinarrizko ezagutzak eskuratzea, eraikuntzan instalazio elektrikoak muntatu eta mantentzea, eta elektrizitate industrialaren oinarrizko printzipioak eskuratzea. Lehentasunez, 30 urtetik beherako gazteei zuzentzen zaie, eta, eskaera handia dela eta, izen-ematea itxi egin dira.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS