Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 25

Eman botoa partaidetzako aurrekontuei uztailaren 4ra arte

Foto noticia

Ekainaren 26tik (larunbata) uztailaren 4ko 23:59ak arte, aurtengo Partaidetzako Aurrekontuetako 100.000 euroen helburua bozka daiteke webgunean.

Hirian erroldatuta dauden 16 urteko edo gehiagoko pertsona guztiek (edo 2021ean betetzen dituztenek) parte har dezakete. 3 proposamen bozkatu behar dituzte, 3, 2 eta 1 puntu emanez.

Ondoren, uztailaren 5etik 11ra, parte hartu ez dutenek parte hartzeko postontzien bidez egin dezakete.

Puntuazio handiena lortzen duten 4 proiektuak aurrera eramanen dira, gehienez ere 25.000 euro proiektu bakoitzeko.

BOZKATZEKO, SAKATU HEMEN.

**AVISO: Si el navegador avisa de un error, hay que proceder como se indica a continuación en los distintos navegadores: 

GOOGLE CHROME

FIREFOX

MICROSOFT EDGE

 



9 PROPOSAMENAK

1.Heltzeko eskailerak egitea Merindadea kaletik, lorategi aldetik, Agua Saladako igerilekuraino. Ezponda gainditu nahi da, errepidez bira osoa egin beharrik gabe.

Hormaren ondoan eskailerak edo mailak jartzea proposatzen da, lorategi-eremutik jaisteko eta bertatik dabiltzanak erortzeko arriskurik ez izateko.

2.Hiria horma-irudi eta/edo eskultura gehiagoz hornitzea, turismoa erakar dezakeen ibilbidea sortzeko.

Hirian lau horma-irudi egitea proposatzen da, eskultura-lanak gehitzeko aukerarekin, Horma-irudien Ibilbidea edo Ibilbide Artistikoa sortzeko, Estella-Lizarra edertzeko eta bisitariak erakartzeko balio izanen dena.

 3.Fortunato Agirre zubiko alboak pintatu eta txukundu.

Fortunato Agirre zubiaren alboak eta pilareak pintatzea eta txukuntzea proposatzen da, zementuzkoak baitira eta zubiaren eta, oro har, hiriaren estetika hobetu nahi da.

4.Baratze komunitarioa sortzea.

Erabaki gabeko leku batean baratze komunitarioa sortzea proposatzen da, antolaketa, konpromisoak eta abar zehaztuz eta prestakuntza ikastaroa jasoz.

5.Haur parkea Hilobi Santuan haur jolasak handitzea ekarriko lukeena.

Hilobi Santuaren inguruan haur parke bat jartzea proposatzen da. Azken parte-hartze prozesuaren ondoren, haurrentzako jolas batzuk jarri ziren han, eta orain osatu egin behar dira.

6.2022an 75 urte betetzen dituzten Andrés eta María Puy erraldoien konponketa. Duela urte batzuk, Konpartsak buruak zaharberritzea lortu zuen, baina gainerako irudiak eta jantziak egiteko daude.

Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Andrés eta María Puy erraldoien irudiak berreskuratzea proposatzen du. 2022an 75 urte beteko baitituzte. Duela urte batzuk, 2011. urtean, buruak zaharberritzea lortu zen, baina bi irudi horien besoak, armazoiak eta jantziak berregiteko geratzen dira, eta, besteak ez bezala (erregeak eta erreginak), bi dantzari dira.

7.Hainbat jarduketa Lizarra auzoan (zuhaitzak, bankuak, Gesalatz kaletik Lizarra kalerako sarbidea hobetzea, haurrentzako jolasak…).

Hainbat pertsonak Lizarra auzoa hobetzeko proposamena egin dute. Horretarako, hainbat puntu jarriko dituzte bankuekin, haurrentzako jolasak eta zuhaitz gehiago jarriko dituzte eta Gesalatz eta Lizarra kaleen arteko sarbidea hobetuko dute, besteak beste.

8.San Lorentzo kalexka (ezker aldeko espaloia, ur-bilketarekin, eta harresia garbitu eta konpontzea).

San Miguel Auzo Elkarteak San Lorentzo kalexkan esku hartzea proposatu du. Bidearen bi aldeetan aparkalekua dago, ez dago espaloirik, eta desnibel handia du; beraz, interesgarria litzateke ezkerraldean espaloia egitea eta harresien ingurua txukuntzea.

 9. Aben Seraq kaleko zorua egokitu (harria kendu eta zoru irristagaitzarekin egokitu).

Oinezko guztiek (gurpildun aulkiak, haurtxoentzako orgatxoak…) erabili ahal izateko, karrika zolatzea proposatzen da, euri-uraren bilketa hobetuz eta espaloietako lauzak irristagaitzak izan daitezen. Hurbil dagoen Logroñoko Bidea kalearen antzera.

NOTICIAS RELACIONADAS