Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko apirilak 29

Emakumeen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko I. Koordinazio Toki Protokoloa aurkeztu da

Foto noticia

Gaur goizean, Udaletxean, barne-mailan, Estella-Lizarrako Udalak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuarekin (NBI) batera bultzatutako Emakumearen aurkako indarkeriaren aurrean jarduteko I. Koordinazio Toki protokoloa aurkeztu dute, apirilaren 10eko 14/2015 Foru Legearen eta Nafarroako Gobernuaren erakunde arteko protokoloaren babesean. Gobernuaren Nafarroako Ordezkaritzak ere berrikusi du dokumentua.

Protokolo honen helburua da eskura dauden baliabide guztiak ondo koordinatzen laguntzea eta emakumeen eta adingabeen aurkako indarkeriarekin zerikusia duten erakunde eta pertsona guztien sentsibilizazio- eta prestakuntza-programazio bateratua egitea.

Aurkezpenean, inplikatutako hainbat erakundetako ia hogei pertsona izan dira, besteak beste, García Orcoyen Ospitalea, Osasun Zentroa, Osasun Mentaleko Zentroa, Gurutze Gorria, Biktimei Laguntza Integrala emateko Taldea (EAIV), Arreta Soziosanitarioko Plana, Santa Ana Ikastetxea, hala nola, Foruzaingoa eta udalaren aldetik, Udaltzaingoa, Alkatetza edo Berdintasun Arloa. Zati teknikoa Berezhi aholkularitzak egin du.

NOTICIAS RELACIONADAS