Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 25

Elkarri zaintzen lagunduko diogu?

Egunero hobetu nahi dugu eta horregatik, Ministeritzak bidaltzen dituen debekuak eta baimenak herritarrengan eta zerbitzu publikoengan sorrarazten dituen zalantzak ikusita, interlokuzio bide hau ireki nahi dugu horiek argitu nahian.

Bihartik aurrera 14 urte arteko haurrekin kalera irteteko aukera egongo da, ordu bateko ibilaldiak eta etxetik kilometro batera soilik aldenduz. Honek lehenengo zalangtzak sortu ditu eta ongi legoke guztion artean horiek argitu ahalko bagenitu, batez ere txakurren jabeekin gertatu zaiguna ekiditzeko, hauen ustez jarraibideak ez bait zeuden batere argi.

Seguruenik ezingo ditugu zalantza guztiak argitu baina saiatu nahiko genuke. Lagunduko?

Jasotako galdera guztiak eta zerbitzu publikoekin eztabaidatu ostean hartutako erabakiak, dokumentu bat sortuko dugu eta egunaren bukaeran edo biharkoaren hasieran, hementxe eskegiko dugu eta espero dugu guztientzat lagungarri izatea.

Hala ere, neurririk egokiena zentzudun jokatzea eta tranpatiak ez izatea litzateke, bestela guztiak kaltetuta atera ahalko baikara.

Arduratsu joka dezagun.

Zuen galderak webestella@estella-lizarra.com helbidera edo Facebook honetan iruzkinen bitartez helarazi ahal dizkiguzu.

 

NOTICIAS RELACIONADAS