Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko azaroak 24

Ostiralean, azaroak 26, amaituko da Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketan izena emateko epea

Foto noticia

Datorren ostiralean, azaroaren 26an, 14:00etan, amaituko da Estella-Lizarrako Udalak antolatzen duen Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketan izena emateko epea. Sarietan 1.000 euro emanen dira, eta lehenengo hirurentzat erosketengatik truka daitezke.

Parte hartu nahi duten establezimenduek izena eman behar dute, desarrollo.local@estella-lizarra.com helbidera mezu bat bidalita. Beren datuak erantsi beharko dituzte: arduradunaren izena, establezimenduaren izena eta zein sektoretan aritzen den, helbidea, telefonoa eta posta elektronikoa. Gainera, establezimenduak abenduaren 3rako apainduta eduki beharko dituzte, feriekin batera.

Aurtengo sariak 500 eurokoak izanen dira lehen sailkatuarentzat, 300 eurokoak bigarrenarentzat eta 200 eurokoak hirugarrenarentzat. Azken honetarako bozketa herrikoia eginen da Udalaren web orrian, abenduaren 10etik 19ra. Sariak erosketetan trukatzen ahalko dira lehiaketan parte hartzen duten establezimenduetan. Sari emanaldia abenduaren 23an izanen da.

Iaz 37 establezimenduk hartu zuten parte Ekonomia eta Enpresa Garapeneko Arloak antolatzen duen lehiaketa honetan.

NOTICIAS RELACIONADAS