Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 28

Nafarroako Gobernuaren (Kattalingune) LGTBI+ pertsonentzako arreta eta aholkularitza zerbitzua, orain Estella-Lizarran du bulegoa, eta ostegun honetan aurkeztuko zaie herritarrei

Foto noticia

Datorren ostegun honetan, ekainaren 30ean, Kattanlingune Nafarroako Gobernuko LGTBI+ pertsonei laguntzeko eta aholku emateko zerbitzua aurkeztuko da Kultur Etxean, 18:00etan. Zerbitzu horrek duela aste batzuetatik du bulegoa Lizarran. Zehazki, arreta ostegunetan ematen da, 11:00etatik 19:00etara, Berdintasun Arloko bulegoetan, beheko solairuan, eta aldez aurretik hitzordua eskatzea gomendatzen da.

Kattalinguneren helburua da LGTBI+ pertsonei arreta eskaintzea, sexu-aniztasuna sustatzea eta LGTBIfobia geldiarazteko ekintzak abiaraztea.

Gaur goizean zerbitzu berria Udaleko langileei eta Udalbatzako kideei ere aurkeztu zaie. Bi ekintza horiek gaur, ekainak 28, Harrotasunaren Nazioarteko Eguna dela eta antolatu dira.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS