Azken egunotan Lizarran egiten ari den Nafarroako Komikiaren Aretoa Tierra Estella-Lizarraldea BHI ikastetxera ere hurbildu da gaur. Udaleko Oinarrizko Gizarte Zerbitzuak eta ikastetxeak Iñaki Zubizarreta saskibaloiko jokalari profesional ohiaren hirira egindako bisitaz baliatu dira DBHko 1. mailako ikasleekin bilera antolatzeko.
Topaketa honetan Zubizarretak ‘Subnormal. Una historia de acoso escolar’ komikiari buruz hitz egin du ikasleekin, bere bizitzan oinarritua dagoena. Jende askori eragiten dion arazo bat agerian uztea da topaketa honen helburua, eta horren aurka batera borrokatu behar da.
Arratsaldean, Zubizarretak berak, Fernando Llor eta Miguel Portorekin (komikiko gidoilari eta marrazkilaria, hurrenez hurren), aleak sinatuko ditu Dragon Cómics-en (18:00), eta 19:30ean Kultur Etxean publikoarekin eginen den elkarrizketan parte hartuko dute.