Oasi La Chantona proiektua bere behin betiko fasera iritsi da, eta herritarrak oraindik garaiz daude bat egiteko
Asteburu honetan izanen dira lehen topaketak
Datorren larunbatean, ekainaren 26an, hasiko da 2021 Partaidetzako Aurrekontuetan aurkeztutako proiektuen bozketa, Udalaren web orriaren bidez. Parte-hartzea oso erraza da, eta Lizarran gaur egun erroldatuta dauden eta 16 urte edo gehiago dituzten guztiek parte hartu ahal izanen dute (abenduaren 31 arte betetzen dituztenak barne).
Parte-hartzaile bakoitzak bederatzi proposamen finalistetatik hiru aukeratu beharko ditu: 3 puntu, 2 eta 1 emanez hurrenez hurren. Gaztelaniazko nahiz euskarazko bertsioetan bozka dezakete webgunearen azaletik (www.estella-lizarra.com). Albiste nagusian esteka bat jarriko da Udalaren Egoitza Elektronikora, botoa eman ahal izateko. Datu pertsonal batzuk sartu besterik ez da egin behar segurtasun handiagoa izateko, eta, beraz, oso erraza izanen da, parte hartzeko ez baita beharrezkoa ez ziurtagiririk ez PIN berezirik.
Webgunean bozkatzen ahalko da uztailaren 4ra arte (egun hori barne). Hala egiten ez dutenek uztailaren 5etik 11ra egin ahal izanen dute, parte hartzeko postontzietan jaso eta han entregatu ahal izanen diren inprimakiak betez. Sei dira: Udaletxea, Liburutegia, Gazteriaren Etxea, Kultur Etxea, Kiroldegia eta Musika Eskola.
Gogoan izan behar da boto gehien lortzen dituzten 4 proiektuak gauzatzen direnak izanen direla, bakoitza 25.000 euroekin, gehienez
BOZKA DAITEZKEEN BEDERATZI PROPOSAMENAK
Asteburu honetan izanen dira lehen topaketak
Andrés eta María Puy erraldoiak zaharberritzea, San Lorentzo kalexka, Hilobi Santuko haur parkea eta Lizarra auzoko zenbait hobekuntza
Seirak Bat SLk Lizarrako Udalari Udal Plan Orokorraren aldaketa aurkeztu dio, Camping Lizarra kanpinaren azalera handitzeko. Indarrean dagoen legeria betez, herritarrek parte ...