Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abuztuak 9

‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko’ programak Lizarraldeko 15 herri bisitatuko ditu LGTBI+ pertsonak landa-eremuan ikusgai jartzeko

Foto noticia

Balioak eta sexu- eta genero-aniztasuna ikusarazteko, Nafarroako Gobernuak, Nafarroako Berdintasunerako Institutuaren bidez (NABI), ‘Aniztasuna erein, askatasuna biltzeko’ programaren bigarren edizioa egingo du uda honetan, eta, ibilgailu ibiltari baten bidez, Lizarraldeko 15 herri zeharkatuko ditu abuztuaren 9tik 27ra bitartean.

Programa, hiritar guztiengana zuzendua, gaur jarri da abian Lizarran, eta zeharkatuko ditu Deikaztelu, Aiegi, Zirauki, Los Arcos, Villatuerta, Abartzuza, Arroitz, Bearin, Allo, Zudaire, Viana, Mañeru, Murieta eta Oteiza bezalako beste udalerri batzuk, goizeko ordutegian.

Ekimen honekin hiritarrak sentsibilizatu nahi dira sexu eta genero aniztasunaren balioei buruz, aldi berean, LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen ikusgarritasuna babestuz Nafarroako landa-inguruneen baitan.

Programak Nafarroako Gobernuaren – Kattalingune LGTBI+ arreta Zerbitzuko sexologian hala nola sexu eta genero aniztasunean espezializatutako pertsonalaren partaidetzarekin kontatzen du. Arlo honetako informazioa emango du eta udalerrietako herritarren zalantzak eta kontsultak argituko ditu.

Programaren garapenerako, tresna eta eduki didaktikoak zein ikus-entzunezkoak jarri dira eskura, izpiritu didaktiko eta pedagogikoarekin diseinatuak orokorrean herritarrentzat eta bereziki landa-ingurunekoentzat.

Diskriminazioa eta estereotipoak ezabatu

Programa, uda honetan bere bigarren edizioa ospatzen duena, gaur goizean jarri da martxan ekitaldi batekin zeinetan parte hartu duten Javier Remirez Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publikoa eta Barne kontseilariak; Eva Isturiz NABI Nafarroako Berdintasunerako Institutuko zuzendari gerenteak; hala nola Koldo Leoz Lizarrako alkateak eta LGTBI+ kolektiboetako ordezkariak diren Hormak-eko Aner Ansorenak eta Laiak elkarteko Carlos Montoyak.

Bere esku-hartzean, Remirez kontseilariak eskertu eta goraipatu egin du LGTBI+ elkarteek egiten duten lana. Gainera, esan du, hau bezalako ekimenekin, Nafarroako Gobernuaren asmoa dela “estereotipoak eta LGTBI + pertsonenganako diskriminazioa ezabatzea; eta, batez ere, landa-eremuak leku seguruak eta adeitsuak izan daitezen sustatzea eta erraztea zeinetan sexu, afektu eta genero aniztasuna modu positibo, asebetegarri eta normalizatu batean bizi ahal izango den, eta horrez gain Nafarroako eskualde ezberdinetan LGTBI+ aniztasun arloko baliabideak eskura jartzea”.

Remirez kontseilariak adierazi du, gainera, “une hauetan zeinetan hainbat sektoretatik LGTBI+ kolektiboaren eskubideen onarpenean inboluzio bat proposatzen den, ezinbestekoa gertatzen da esfortzuak indartzea eta konfrontazioa eragiten duten hala nola azken urtetan zehar bere duintasunaren defentsan pertsona eta organizazio ugarik eginiko sakrifizioei esker lortutako aurrerapenetan atzerakada bat suposatzen duten diskurtsoak salatzea”.

Era berean, adierazi du “Nafarroako Gobernuaren elkartasuna duela gutxi Lizarran eraso homofobo bat salatu duen pertsonarekiko” eta agerian jarri du “aniztasunarekiko eta giza eskubideekiko errespetuaren aurkako edonolako jarduerarekiko errefusa”.

Zentzu honetan, Remirez kontseilariak adierazi du Nafarroako Berdintasunerako Institututik babesa eskaini zaiola salaketa jarri duen pertsonari Kattalingune arreta adituaren baliabidearekin. Era berean, adierazi du “lanean dihardutela garraio publikoetako profesionalak prestatzeko programen sorreran, indarkeria matxistako hala nola eraso homofoboetako kasuak atzemateko eta horietan esku-hartzeko orduan trebakuntza eskaintzeko”.

“Nafarroako Gobernuan -adierazi du- aurkituko duzue beti aliatu bat pertsona guztien eskubideen alde lan egiteko, haien sexu orientabidea, sexu edo genero identitatea alde batera utzita, berdintasun eraginkor bat lortu aldera. Eta irmoak izateko edonolako tolerantzia ezaren adierazpenen aurrean, hala badagokio”.

Eva Isturiz INAI-ko zuzendari gerenteak azpimarratu du programarekin batera editatu dela “sexu eta genero aniztasunari buruzko gida bat, sexu eta genero aniztasunari buruzko oinarrizko edukiekin, tresna lagungarri bat izango delakoan herritarrentzat orokorrean, LGTBI+ aniztasuna ezagutzeko hala nola berdintasuna eta LGTBI+ pertsonen onarpena lortzeko aldaketa sozialean pertsona guztiok dugun zeregin giltzari buruz hausnartzeko”.

Programa aitzindaria maila nazionalean

Programa honen bigarren edizioa da, zeren iaz lehen aldiz garatu zen Nafarroan, maila nazionalean ekimen aitzindaria izanik.

Landa-ingurunetako LGTBI+ pertsonen eta kolektiboen sentsibilizazio eta bistaratze helburuetako lehenengo programa iazko irailean garatu zen Nafarroako Erdi Eremuko 20 udalerritan eta guztira 439 pertsonek parte hartu zuten.

NOTICIAS RELACIONADAS