2022ko irailak 28

Nafarroako Antzerki Sareko ‘Sendaberri’ programa Lizarrara iritsiko da, zirku garaikideko ikuskizun batekin eta umore beltzeko kutsuko komedia sozial batekin

Los Llanos Kulturagunean izanen dira urriaren 22a eta azaroaren 5a

Nafarroako Antzerki Sareko ‘Sendaberri, Paisaia Eszeniko Berriak’ programa Lizarrara iritsiko da udazken honetan, bi ikuskizunekin: zirku garaikideko bat, ‘Suspensión’, urriaren 22ean, eta umore kutsuko komedia soziala azaroaren 5ean, ‘El rey tuerto’.

 

Bi ikuskizunak izanen dira 19:00etan lehena eta 20:00etan bigarrena Los Llanos Kulturagunean, eta sarrerak (6 €) ohiko kanalen bidez erosi ahal izanen dira: web-a, totemak eta txarteldegian.

‘Suspensión’ zirku garaikideko ikuskizuna da, adin guztietako jendearentzat (8 urtetik aurrerakoentzat gomendagarria), Madrilgo Nueveuno konpainiarena. ‘El rey tuerto’, berriz, komedia sozial bat da, honako puntu honi erantzuten diona: “Zer gertatuko litzateke istiluen aurkako polizia bat indarkeriaren biktimarekin aurrez aurre topo egingo balu beste testuinguru batean, manifestazioko kaosetik urrun, adiskidetasunezko afari batean, adibidez?”.

‘Sendaberri’ jarduerak, Nafarroako Antzerki Sarearen Zirkuituaren txanda hartzen du, Nafarroako 29 herritan ibiliko da aurten. Foru Gobernuko Kultura Sailarekin lankidetzan diseinatu da, Antzerki Sareko espazio eszenikoen ohiko programazioa aberastu eta osatzeko.

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba