Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abenduak 9

Gabonetako kultur programak antzerkia, haurrentzako zinema, hiru kontzertu eta bi erakusketa izanen ditu

Abenduaren 26an, igandea, Carmelo Gómezek ‘A vueltas con Lorca’ antzezlana eskainiko du, Emi Ekay Lizarratarrak zuzendua

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Kultura Arloaren bitartez, aurtengo Gabonetako programa osatu bat prestatu du, antzerkia, haurrentzako zinema eta erakusketak dituena. Programa hori osatzeko, musika talde desberdinek antolatutako hiru kontzertu emanen dira.

Abenduaren 22an, asteazkenean, Ereintza Abesbatzak San Juan elizan abestuko du (19.45) Gabonetako kontzertua eskaintzeko. Abenduaren 29an, 20:45ean, San Juan elizan ere, Aiegiko Camino de Santiago abesbatza arituko da 25. urteurrenean, metal-laukote batekin batera. Eta abenduaren 30ean, ostegunean, Lizarrako Musika Bandak Gabonetako Kontzertua eskainiko du Los Llanos Kulturagunean (19.30, sarrerak 3 euro).

Antzerkia izanen da protagonista aurten, ezbairik gabe, ‘A vueltas con Lorca’ lanarekin. Antzezlana Emi Ekay Lizarratarrak zuzenduko du eta Carmelo Gómezen emanaldia izanen da, Mikhail Studyonov piano-jolea lagun duela. Abenduaren 26an, igandea, 19:00etan, Los Llanos Kulturagunean (10 euro sarrera).

Aurtengo Gabonetan ere ez da haurrentzako antzerkia faltako Los Llanos Kulturagunean. Abenduaren 27an, Patata Tropikalaren ‘Azken eguzkilorea’ lana euskaraz, eta 29an, La Baldufa taldearen ‘Safari’ lana gaztelaniaz. Sarrerak 3 euro balio du eta 18:00etan hasiko dira.

HAURRENTZAKO ZINEMA ETA ERAKUSKETAK

Haurrengan ere pentsatuz, urtarrilaren 2, 3 eta 4an hiru film proiektatuko dira, bi gaztelaniaz eta bat euskaraz, 17:00etan (sarrerak, 2 euro).

Era berean, Frai Diego Kultur Etxean bi erakusketa berreskuratu dira. Erakusketa horiek dagoeneko klasiko bat dira hirian, eta 2020an Covid-19ren eraginpean egon ziren: Jaiotzen 11. erakusketa, urtarrilaren 5era arte irekita dagoena; eta Gabonetako Marrazkien Erakusketa, urtarrilaren 9ra arte egonen dena.

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS