Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 10

Lizarrerria kiroldegian boxeoa eta kick boxing gaua izangen dira larunbatean

18:00etan izanen da, eta bederatzi borroka eginen dira guztira. Sarrera guztiak dagoeneko salduak daude

Foto noticia

Lizarrerria kiroldegian boxeoa eta kick boxing gaua izanen da larunbat honetan, 18:00etatik aurrera, bi diziplinetako Nafarroako federazioek antolatuta, eta Udalaren laguntzarekin.

Guztira bederatzi borroka izanen dira, profesionalak eta emakumezko bat barne, eta sarrera guztiak salduak daude dagoeneko, izan ere, ordu gutxiren buruan saldu ziren. Hori bai, Covid-19ren aldeko edukiera 362 pertsonak baino ez dute.

Gaur goizean aurkeztu dute Jorge Crespo Gazteria eta Zerbitzuetako zinegotziak, Jose Vicente Eguzkiza Kanku gimnasioko entrenatzaileak, César Núñez Kick Boxing eta Muay-Thai Nafarroako Federazioko lehendakariak eta Iker Rodríguez boxeolariak. “Lehiatzeko eta borrokak ikusteko gogo handia dago”, azaldu du Eguzkizak.

Bestalde, Rodríguezek adierazi du lehen aldia dela, gutxienez azken urteetan, hirian hauek bezalako maila handiko ikuskizunak egiten direla, boxeolari profesionalak ere sartzen baitira.

Zinegotziak adierazi duenez, “hau lehen harremana da” eta, seguru asko, ikuskizun horiek etorkizunean ere jarraitu ahal izanen dute.

 

NOTICIAS RELACIONADAS