Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 20

Ostegunetako merkatuak Santiago plazako saltokiak berreskuratuko ditu bihartik aitzina

Plaza horretan bertan eta San Andres karrikaren artean banatuko dira, araudiak agintzen duen distantzia mantendu ahal izateko

Bihartik aitzina, maiatzak 21, Estella-Lizarrako ostegunetako asteroko merkatu tradizionalak Santiago plazako saltokiak ere berreskuratuko ditu. Plaza horretan bertan eta San Andres karrikako tartean banatuko dira, berriki oinezkoen alderdia bilakatu baita.

Oroituko denez, Foruen plazako elikagaien merkatua itzuli zen Lizarrara, aldaketekin bada ere, apirilaren 30ean. Gainerako postuak geratzen ziren instalatzeko.

Bihartik aitzina Foruen plazan bi zirkuitu bereizi eta banatuak prestatuko dira: bat fruta eta barazkietarako, eta beste bat ozpinetakoak, gazta, eztia eta elikagaien bestelako produktuetarako. Guztira, 34 saltoki bitarte.

Bestaldetik, Santiago plazan kokatuko dira, zirkuitu bakarrean ere, arropa, ehun-gaiak, jantzigintza edo lentzeria produktuen saltzaileak, eta San Andres karrikako tartean oinetakoak, bitxiak edo poltsak saltzen dituztenak. Une honetan ez dakigu zenbat etorriko diren, baina araudiak agintzen dituen distantziak beren artean gordetzeko moduan banatu dira.

Merkatura pertsona bakar bat etorri ahalko da familia bakoitzeko eta erabiltzaile guztiek nahitaez maskara erabili beharko dute.

Condiciones para la gente que acuda al mercado

Condiciones para los puestos

PLANOS

1.Distribución plaza de los Fueros

2. Distribución plaza de Santiago

3. Distribución calle San Andrés

NOTICIAS RELACIONADAS