Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko martxoak 24

Astelehenean zorua hobetuko da Gustavo de Maeztu karrikan

Foto noticia

Datorren astelehenean, martxoaren 28an, Gustavo Maeztu karrikako bide-zoruaren zati bat hobetzeko lan bat eginen da. Urteak joan ahala, hainbat zulo egin dira eskuineko espaloiaren ondoan, Sorkunde Garbiaren pasealekurako bidean. Egun batzuk atzeratu dira, materiala pilatzeko zailtasunak direla eta.

Zerbitzu Arloaren asmoa lanak asteleheneko lehen ordutik egitea da, beraz, eremua balizatu beharko da. Kontu handiz ibili ahalko da, baina ezin izanen da aparkatu horretarako prestatutako tokian.

Bestalde, amaitu dira Puyko zelaigunean aurreikusitako lanak. Bertan mantentze txiki bat egin da ibilgailuen ohiko pasaguneagatik askatu ziren harriak berritzeko.

NOTICIAS RELACIONADAS