Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilaren 08an

Astelehenean, apirilak 12, San Andres kalea oinezkoentzat jartzeko lanak hasiko dira. Bi hilabete eta erdiko iraupenarekin

Bihar, ostirala, zirkulazioa moztuko da Gartzia Berretzarletik San Veremundora. Taxien geralekua behin betikoz aldatuko da Antso Azkarra kalera, ibaiaren ondoan.

Foto noticia

 

Datorren astelehenean, apirilaren 12an, San Andres kalea oinezkoentzat jartzeko lanak hasiko dira. Construcciones Luis Fernández enpresak obrak eginen ditu, 141.000 euro gehi BEZa aurrekontuarekin.

Lanek hamar aste inguru iraunen dute, ekainaren bukaera arte, eta trafikoa moztuko dute Jaun Gartzia Berretzarlea kaletik San Veremundo kaleraino, herriko festetan gertatzen den bezala, bihartik aurrera (ostirala) obrak prestatzen hasten direnean.

Halaber, bizpahiru astez, aurrerago, trafikoa itxiko da Sorkunde Garbiaren pasealekuan, udaletxetik hasita.

Lanak hiru fasetan eginen dira: lehenak kalearen erdia hartzen du Jaun Gartzia Berrezarletik hurbilen dagoen aldean; bigarrenak beste erdia, San Veremundori ematen diona. Eta hirugarren fasea San Andres eta Sorkunde Garbiaren arteko elkargunea izanen da, bukaera aldean. Obren perimetroa hesitu eginen da, baina oinez ibili ahal izanen da.

Halaber, oinezkoentzat jartzeak taxien geralekua San Andresetik Antso Azkarra kalera eramatea ekarriko du, udaletxearen ondoan, ibaiaren alde osoa hartuz, gaur egun funtzionatzen duten 11 taxiei tokia emateko. Lekuz aldatzeko bi aukera hartu dira kontuan (Aralarmendi plaza eta honako hau), eta, aho batez hartu ez denez, kokaleku horren aldeko apustua egin da bizilagunei eragozpenik ez sortzeko eta, segurtasun-arrazoiak direla eta, Udaltzaingoaren bulegoen ondoan baitago.

Bestalde, obrek ukituko dituzten 42 paking-plazen jabeei txartelak emanen dizkie Udalak aldi baterako eta, jakina, doan, lurpeko aparkalekuko udal-jabetzako plazetan, -3 solairuan, aparkatzeko.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS