Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 22

Uztailaren 1ean eta 2an EgaJazz Los Llanos Kulturaguneko lorategietara itzuliko da

Tarima Kendu taldeak aurten irekiko du zikloa, eta TwoSpeak laukote britainiarrak itxiko du (sarrerak 2 € aldez aurretik, 3 € leihatilan)

EgaJazz Jaialdia datorren astean itzuliko da, hirugarren edizioarekin eta Lizarrako Udaleko Kultura Departamentuak antolatutako bi emanaldirekin, uztailaren 1ean eta 2an, Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, 21:00etan.

Tarima Kendu taldeak inauguratuko du jaialdia ostiralean, eta larunbatean TwoSpeak laukote britainiarrak itxiko du programa. Sarrerak 2 euro balio du webgunean eta totemetan (bai Kulturagunean bai Koroatze plazan). Txarteldegian 3 euro ordainduko dira.

TALDEAK

Jaialdia irekiko duen taldearen buru da Julen Arbizu Lizarrako musikaria, Tronpeta Jazzean lizentziatu berria dena Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Ondoan, berarekin Kontserbatorioan izan zituen ikaskideak egonen dira. Taldea osatzeko, Ander Marino Elorza baterian, Beñat Ziganda baxuan, Borja Echeverría pianoan, Aitor Zorzano saxoan eta Iban Martín gitarran. Tarima Kenduk Hip-Hop eta blues-etik gertuko estiloak garatzen ditu, dena New Orleanseko musikaren inprobisazio eta berezkotasun prismaren pean. Tradizioaren kontzeptua garatzeko modua etengabe mugitzen eta aldatzen ari den zerbait bezala ekartzen da handik, eta ez mugiezina den eta bere heriotzara kondenatutako zerbait bezala. Horregatik, txikitatik bere tradizioa izan den musikaz elikatzen da (entzun duen musikaz), eta une honi dagokion ikuspegiarekin azaltzen du.

Bestalde, TwoSpeak taldeak bere lan berria aurkeztuko du, ‘Reflector’, eta, horretan, laukoteak bere nortasun musikala indartu du, jazza, rocka, indiea eta musika elektronikoaren nahasketa zirraragarri eta bakarra den aldetik. Musikagatik eta sorkuntzagatik generorik gabeko maitasunetik sortutako abestiak jotzeko bandaren beharretik sortzen da diskoa. Bere soinu paregabea eraginen nahasketa da eta saxofoi, teklatu, baxu sintetizadore, gitarra, bateria eta perkusiozko instrumentazio bereizgarria du.

Talde horren laneko zertzelada bat, hemen https://youtu.be/x339vNRMjdA

NOTICIAS RELACIONADAS