Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020ko ekainaren 26an

Egajazz Jaialdiak larunbatetako gauak girotuko ditu Estella-Lizarran

Hiru emanaldi programatu dira Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, uztailaren 4, 11 eta 18an Mikel Anduezarekin hasiko dira Organik Quartet-ekin, eta, ondoren, The Sharp Nines eta Tommy Caggiani Therion proyect-ek parte hartuko dute

Uztaileko lehen hiru larunbatetan, Estella-Lizarra jazz erritmora mugituko da Los Llanos Kulturaguneko lorategietan, iluntzean, lehen Egajazz Jaialdia eginez.

Udalaren Kultura departamentuak antolatuta, hiru saio programatu dira, guztiak 21:30ean. Ateak ordu erdi bat lehenago irekiko dira eta gehienez ere 400 lagun eserita sartuko dira.

Uztailaren 4an emanaldiak Mikel Anduezak, Lizarrako saxofoi-joleak, irekiko ditu, Organik Quartet-ekin; uztailaren 11n The Sharp Nines taldeak hartuko du txanda eta jaialdiaren edizio hau Tommy Caggiani Therion Proyect-ek itxiko du.

Sarreren prezioa 2 eurokoa da eta leku hauetan lor daitezke: web-orria  https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/, totemetan eta txarteldegian, Gavia Los Llanos kafetegi-Antzokian. 16:00etatik 18:30era

 

JARDUKETAK

MIKEL ANDUEZA ORGANIK QUARTET

Dossier de Organik Quartet

 

 

 

 

 

 

THE SHARP NINES

Formado por Carlos Sagaste (Saxo alto y tenor),  Adrián Azkona (Guitarra eléctrica), Carlos Montull (Bajo eléctrico) y Aitor Bravo (Batería).

The Sharp Nines – Dossier

 

 

TOMMY CAGGIANI THERION PROYECT

Dossier completo