Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko abuztuak 4

Geltokiko eraikina Ekuadorreko banderarekin argiztatuko da abuztuaren 10ean

Foto noticia

Datorren asteazkenean, abuztuak 10, autobus geltokiko eraikina Ekuadorreko banderaren koloreekin argiztatuko da (horia, urdina eta gorria), herrialde honen egun nazionalean. Horrela, Udalaren Migrazio eta Kultur Aniztasunaren Arloak bultzatutako argiztapen-proiektuarekin jarraituko da, Lizarra eta gainerako nazioen arteko loturaren sinbolo gisa.

Helburua da hirian bizi diren nazionalitate nagusiak ikusaraztea eta elkartzen gaituzten kulturarteko loturak eta harrera-espiritua nabarmentzea. Hain zuzen, “hiriko herritarren artean 20 jatorri baino gehiago daude ordezkatuta, eta guztien artean eraikitzen ari da hiriaren errealitate kulturala”.

Hala ere, argiteria 22:00etan itzali beharko da, Energia Aurrezteko Gobernuaren Lege Dekretu berriak dioen bezala, egun bat lehenago, abuztuaren 9an, jarriko baita indarrean. Ildo horretatik, Zerbitzu Sailak azken hilabeteetan energia aurrezteko neurriak hartu ditu argiteria publikoari dagokionez.

NOTICIAS RELACIONADAS