Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko ekainak 3

Igandean bukatuko da 2021 Partaidetzako Aurrekontuetan proposamenak aurkezteko epea

Datorren igandean bukatuko da Estella-Lizarrako Udalak 2021 Partaidetzako Aurrekontuetan proposamenak aurkezteko epea. Inprimakia udal bulegoetan, parte hartzeko postontzietan edo udaltzaingoan jaso daiteke. Udalaren webgunean ere deskarga daiteke: FORMULARIO PARA PRESENTAR PROPUESTAS

Bete ondoren, udal bulegoetara eraman daitezke (bihar arte, ostirala) edo posta elektronikoz bidal daitezke igandera arte, helbide elektroniko honetara: participacion.partaidetza@estella-lizarra.com. 16 urte bete dituen erroldatu orok aurkez dezake inbertsioa egiteko ideia.

Hurrengo egunetan, baldintzak betetzen dituzten proposamenak jendaurrean jarriko dira, eta, ondoren, botoa eman ahal izanen da webgunearen bidez eta fisikoki, botoak Partaidetza Postontzietan utzita. Bozkatuenak diren lau proposamenak gauzatuko dira, eta bakoitzak 25.000 euro arteko partida izanen du.

 

NOTICIAS RELACIONADAS