Ez da komeni Ega ibaian bainatzea La Hormiga dagoen tartean
Estella-Lizarrako Udalak ez du aholkatzen Ega ibaian bainatzea La Hormiga tartean, Los Llanos parkean. 2021ean gertatu zen bezala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasun...
Estella-Lizarrako Udaleko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Arloak hainbat jarduera antolatu ditu datorren astean Zuhaitz Eguna ospatzeko, ikastetxeak eta herritar guztiak tartean direla.
Astelehenean, martxoak 14, 19:00etan, ekitaldiekin hasteko, ‘La vida secreta de los árboles’ dokumentala proiektatuko da zinemetan (Sarrera, 3 euro). Zuhaitzak beren artean nola komunikatzen diren aztertzen du dokumental honek, salmenta-arrakasta izan zuen liburu batean oinarrituta dago.
Asteazkenean, martxoak 16, izanen dira jarduera nagusiak. Goizean, 10:00etatik aurrera, ikastetxeek hainbat zuhaitz landatuko eta babestuko dituzte ‘Etorkizuneko basoa’ izenekoan, Los Llanos parkeko zelaian, petankako pistaren ondoan. Ikastetxe bakoitzak aukeratu du zein mailak ordezkatuko dituen ekitaldian, eta Udalak ikasle bakoitzari zuhaitz–landare autoktonoa emanen dio.
Landatzeko bertako zuhaitzak ere aukeratu dira, Los Llanosko Plan Bereziak adierazten duen bezala, kasu honetan arteak eta haritzak.
Arratsaldean, 16:00etan, San Andres kaleko oinezkoentzako eremu berrian loreontzi eta txorkoak landatuko dira, herritar guztientzat zabalik dagoen ekitaldia. Jarduera bukatutakoan, txokolatada bat eginen da parte-hartzaileentzat.
Jardunaldia 19:00etan amaituko da, eta Kultur Etxean hitzaldia emanen du Raúl de Tapia biologo, komunikatzaile, idazle eta ingurumen-aholkulariak, ‘Arboledas para la(s) vida(s)’ izenburupean.
Estella-Lizarrako Udalak ez du aholkatzen Ega ibaian bainatzea La Hormiga tartean, Los Llanos parkean. 2021ean gertatu zen bezala, Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Osasun...
Estella-Lizarrako Udaleko Landa Garapeneko eta Ingurumen Batzordeak atzo bisitatu zituen, Egapeludosek gonbidatuta, elkarteak lan egiten duen instalazioak, txakurrak eta katua...
Ostegun honetan, uztailaren 28an, 19:00etan, beste bilera bat eginen da Remontival IPko areto nagusian, Arieta auzoan Energia Komunitatea sortzeko bidean aurrera egiteko, ARGI...