Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilak 19

Zapla! Nafarroako bertso plaza martxan zikloa ostiral honetan hasiko da Lizarrako emanaldiarekin

Emanaldirako sarrerak, 18:30ean hasiko dena, dagoeneko salgai daude

Datorren ostiralean, apirilaren 23an, Zapla! bertso zikloa hasiko da Lizarran, Nafarroako Bertsozale Elkarteak antolatuta. Emanaldia 18:30ean izanen da, Los Llanos kulturagunean. Udalak jarduera horretan parte hartzen du. Sarrerak 8 eurotan eros daitezke ohiko kanalen bidez: leihatila, totemak eta Internet estekan: https://estella-lizarra.sacatuentrada.es/es/entradas/zapla-nafarroa-bertso-plaza-martxan

Lau bertsolarik hartuko dute parte: Ekain Alegre, Erika Lagoma, Julio Soto eta Saioa Alkaiza. Lizarrako emanaldiaren ondoren, Zapla! honako herri hauetan eginen da: Bera (apirilaren 24an), Irurtzun (apirilaren 30ean), Zizur Nagusia (maiatzaren 2an), Antsoain (maiatzaren 8an), Agoitz (maiatzaren 9an) eta Arantza (15ean).

NOTICIAS RELACIONADAS