Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailak 24

Udalak eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuak hitzarmen bat sinatu dute hirian enplegu politika aktiboak garatzeko

Foto noticia

Koldo Leoz Lizarrako alkateak eta Miriam Martón Nafarroako Enplegu Zerbitzuko zuzendariak lankidetza hitzarmen bat sinatu dute gaur goizean, hirian enplegu politika aktiboak garatzeko. Bi erakundeen arteko sinergiak prestatzeko eta lankidetzan eta koordinazioan jarduteko prozedurak eratu dituzte.

Hitzarmen honek bi urteko indarraldia izanen du, eta honako hauek hartuko ditu kontuan: enpresei lana eta aholkularitza emateko zerbitzuak, autoenplegurako eta ekintzailetzarako aholkularitza zerbitzua eta beste jarduketa esparru batzuk.

Miriam Martónek Udal Lantegi Eskolako instalazioak bisitatu ditu, Magdalena Hernández Enplegu eta Migrazio zinegotziarekin batera, haren menpe baitago zentroa; Sira Cobelas zuzendariarekin; Carlos Adín Lanbide Gaitasunak Garatzeko Zerbitzuko zuzendariarekin; José Ángel Alonso Lan Aktibazioko eta Lurralde Koordinazioko Zerbitzuko zuzendariarekin; eta, Amaia Aisa, hiriko Enplegu Agentziaren arduradunarekin.

Magdalena Hernández zinegotziak esan du lanean ari direla Lantegi Eskolako instalazio bikainei eduki eta erabilera handiagoa emateko, ikasleen prestakuntza eta kualifikazioa indartzeko, lan-merkatuan sar daitezen.

NOTICIAS RELACIONADAS