Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 15

Udalak berriro eskaini dizkie ikastetxeei Gorputz Hezkuntzarako udal kirol instalazioak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Jarduera Fisiko eta Kirol Arloak eta Hezkuntza Arloak koordinatuta, berriz eskaini dizkie hiriko ikastetxe guztiei udal-titulartasuneko kirol-instalazioak, goizez erabil ditzaten gorputz-hezkuntzako eskoletan.

Ikastetxeekin harremanetan jarri ondoren, erabaki da Remontival ikastetxe publikoak Remontival pilotalekuko instalazioak erabiliko dituela; Lizarra Ikastolaren kasuan, berriz, Lizarrerria kiroldegia erabiliko da.

Joan den ikasturtean, Covid-19 delakoaren ondoriozko murrizketa eta mugak zirela eta, eskaintza hau egin zitzaien ikastetxeei, Udalaren kirol instalazioak erabili zituzten, 278 ordu guztira. Udalak instalazioen alokairua ordaindu zuen eta guztira 3.515 euro ordaindu zituen (BEZ barne). Kirol klubek instalazioak alokatzeagatik ordaintzen duten prezio bera da.

NOTICIAS RELACIONADAS