Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko apirilak 22

Udala erlojuaren kontra ari da lanean, osteguneko merkatua eta bertako produktuetakoa, Plazara!, ahalik eta lasterren berriro egiteko

Arazo batzuk geratzen dira oraindik konpontzeko, horien artean kontsumitzaileen mugikortasunaren mugak

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udala orain egun batzuetatik erlojuaren kontra ari da lanean, bai ostegunetako merkatua, bai produktu hurbileko hileroko merkatua, Plazara!, ahalik eta lasterren berriro egiteko.

Gaur egungo alarma-egoerak merkatu horiek egitea oztopatzen du, baina Udaletik dagoeneko planoak egin dira saltokietako kokapenarekin eta agiri baten zirriborroa hartu beharreko neurriekin merkatu horiek baldintza hoberenetan eta arriskurik gabe saltzaileentzat eta kontsumitzaileentzat egiteko. Besteak beste, ordutegia murriztea eta saltokien arteko distantzia handitzea proposatu da.

Hasieran, biharko merkatua, hau da, apirilaren 23koa, egin nahi izan zen, baina Nafarroako Osasun Publikoaren eta Lan Publikoaren Institutuak atzo argitaratu zuen dokumentuaren ondoren, Garbitasun aholkuei buruzkoa azoka txiki eta ibilgailuen bidez egiten den kalez kaleko salmentetan COVID-19aren hedapena saihesteko, argitu beharreko hainbat zalantza sortu dira. Esate baterako: mugikortasuna mugatzearen inguruan merkatura erostera etortzeko.

Horiek horrela, arazo guztiak argitu ondoren erabaki ahalko da noiz egin eta zein baldintzatan. Udalak apirilaren 30eko osteguneko asteroko merkatua egitearen ideiarekin lan egiten du, eta Plazara!,berriz ,maiatzaren 9an, larunbata.

NOTICIAS RELACIONADAS