Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilak 15

Udalak Merkataritza Ganberarekin bilera egin du ‘Lizarra Aktiboa’ programa abian jarri aurretik

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Enplegu eta Migrazio Batzordearen bidez, Merkataritza Ganberarekin bilera egin du aste honetan ‘Lizarra Aktiboa’ programa abian jarri aurretik. Horren bidez, enpleguarekin zerikusia duten gai batzuetan eta besteetan lan egiten duten erakunde eta elkarteak koordinatu nahi dira, herritarrei erraztasun gehiago emateko.

Zehazki, alderdi hauek koordinatu nahi dira: prestakuntza, enpleguaren bilaketa aktiboa, laguntzen tramitazioa, aholkularitza eta ekipamendua, etab.

Magdalena Hernández Enplegu eta Migrazio zinegotzia eta Jorge Crespo Gazteria zinegotzia aste honetan bildu dira Pachi Yanguas eta Miguel Moncadarekin, Nafarroako Merkataritza Ganberaren ordezkari gisa, entitateak Udalarekin lankidetzan nola jardun dezakeen bertatik bertara ezagutzeko, eskaintzen dituen zerbitzuen bidez, ‘Lizarra Aktiboa’ programa abian jartzen denean.

Datozen asteetan aurrerapauso gehiago emanen dira proiektua abian jartzeko.

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS