Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko otsailak 15

Udalak Erraldoi eta Buruhandiak kaleko plaka berriro jarri du, bizilagun batek urtetan gorde duena

Udaleko Zerbitzu Brigadak Erraldoi eta Buruhandiak kaleko seinaleztapen-plaka jarri du gaur goizean. Plaka hori desagertuta zegoen duela urte batzuk Puy eta Nabarreria kaleen artean obrak egin zirenetik.

Udalak plaka berriz jarri nahi duela jakinarazi ondoren, Puy kaleko bizilagun bat, María Pilar Ochoa, harremanetan jarri da entitatearekin, obrekin plaka desagertzeko aukeraren aurrean, bere garaian plaka hori etxean gordetzea erabaki zuela jakinarazteko.

Jorge Crespo Zerbitzu zinegotziak izugarri eskertu du bizilagun honek plaka hainbeste denboran zaintzeko egin duen keinua, eta herritarren lankidetzaren adibide gisa jarri du. Halaber, azaldu du kale horretako zoladuran zeuden zuloak estaliko direla.

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS