Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko otsailak 9

Udalak María Vicuña Gazteriaren Etxeko ekipamendu informatikoa berritu du

Mahaiko bederatzi ordenagailu eta ordenagailu eramangarri bat erosi ditu, eskaera dela eta, eta instalazioak laster bi Play Station 5 kontsola izanen ditu

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udaleko Gazteria eta Elkartasun Arloak María Vicuña Gazteriaren Etxeko ekipo informatikoak berritu ditu. Instalazioaren erabiltzaileek, bertan jarduerak antolatzen dituzten elkarteek eta Udaleko langileek horretarako eskaera egin baitute.

Zehazki, hamar ekipo, mahaiko bederatzi ordenagailu eta zortzi monitore erosi dira (lehen zegoen horietako bat gorde egin baita), bai eta langileentzako ordenagailu eramangarri bat ere, 7.900 euro inguruko aurrekontuarekin. Ekipoak gaur goizean instalatu dira.

Jorge Crespo Gazteria zinegotziak esan du ekipo zaharrak ordezkatzea beharrezkoa zela, haien antzinatasunagatik oso mugatuta baitzeuden hainbat jarduera edo tailer egiteko. Eta, era berean, Interneten jende gehiago sartu nahi da “eten digitala murrizteko”.

Zinegotziak aurreratu duenez, laster bi Play Station 5 kontsola erosiko dituzte, azken belaunaldikoak, Gazteriaren Etxerako, Adrián Zurbano lizarratarrak, hiria ordezkatuz, eskualdeko bideo-jokoen txapelketa batean lortutako diruzko sariarekin finantzatuak.

Zinegotziak adierazi duenez, erabiltzaileen artean iritzi-galdeketa bat egin ondoren, Play Station 5 aukeratzea erabaki dute, baina une honetan agortuta dago. “Unitate erabilgarriak daudenean, bi erosiko dira etxean erabiltzeko” esan du.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS