Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko apirilaren 07an

Espoz y Mina karrikako espaloietan 40 metro inguruko tartea berritu du Udalak

Zuhaitzen sustraiek hondatutako baldosak ordeztu dira, 80 m2 inguruko azaleran, eta txorkoak handitu dira

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Zerbitzuen Zinegotzigoaren bidez, espaloiaren tarte bat berritu du, 40 metro luze, Espoz eta Mina kalean. Azken urteetan, zuhaitzen sustraiek lauza asko apurtzea eragin zuten, zoladura deformatuz, eta ingurua oinezkoentzat arriskutsu bihurtu zen. Erorikoen berri bazegoen, eta, horregatik, duela aste batzuk behar bezala seinaleztatu zen eremua, arriskuaz ohartarazteko.

Orain, espaloi osoa zulatu da, 80 metro karratu inguru, tanatorioko sarbidearen ondoan, eta baldosak berritu dira. Horrez gain, zortzi zuhaitzetako txorkoak handitu dira, era horretan sustraiek baldosak berriz altxatzea eragotziko baita. Laster hustubide bat ere jarriko da, euri asko egiten duenean putzurik sor ez dadin.

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Garbiketa sakona Arieta auzoan

Garbiketa sakona Arieta auzoan

Azken egunotan, Cespa enpresa garbiketa sakona egiten ari da Arieta auzoko kale eta espaloietan, zikinkeria pilatuta baitzegoen. Lanak arin samar ari dira egiten, Zerbitzuetak...