Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko irailak 16

Udalak areagotu egin du Brinka! eta Gerontogimnasia udal proiektuen aldeko apustua, herritarren eskari handiari erantzuteko

Beste talde batzuk gehiago eratu dira bi jardueretan, eta horrek aurrekontuko kontu-sailak gehitzea ekarri du

Estella-Lizarrako Udalak, Kirol eta Jarduera Fisikoaren Arloaren bitartez, bi udal proiekturen aldeko apustua egin du, Brinka! eta Gerontogimnasia, herritarren eskari izugarria asetzeko.

Brinka! programarako, 5 eta 8 urte bitarteko ikasleentzat dena, kirolean espezializazio goiztiarra saihesteko, azkenean, aurrekontuko partida gehitzea eta talde gehiago ateratzea erabaki da, 7 talde ikastetxe guztietan banatuta: 2 Remontivalen, Lizarra Ikastolan eta Mater Dein, eta 1 Santa Anan.

Hala ere, oraindik ere hutsuneak daude eta, beraz, interesa duten familiek irailaren 25a arte eman dezakete izena Udalaren web orrian: Inscripción Brinka! Izen Ematea 2022-2023 – Ayuntamiento Estella-Lizarra Udala

Bestalde, Gerontogimnasiako jarduerak 25 pertsonako 6 talde izanen ditu datorren ikasturtean, guztira 64 urtetik goitiko 150 pertsona. Hasiera batean 100 plaza atera ziren, baina interesa ikusita, Udalak eskaintza handitzea erabaki du, kiroldegiarekin elkarlanean.

Kirol Arloak uste du bi proiektu horiek oso garrantzitsuak direla biztanleen artean eta oso adin desberdinetan bizimodu osasungarria sustatzeko.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS

Imagen Diego Garrués, munduko txapelduna

Diego Garrués, munduko txapelduna

Albiste bikainak Abu Dhabitik iristen zaizkigunak, Diego Garrués lizartarra munduko txapelduna izan baita bertan, "Junior 26" kategorian. Lasterketa zirkuitu zail batean o...