2021eko irailak 21

Udalak Brinka! kirol anitzeko eskola berreskuratu du eta areto-futboleko gizarte-txapelketa, urte eta erdi baino gehiago bertan behera utzi ondoren Covid-19aren ondorioz

Bi programen kudeaketa laster aterako da lizitaziora, osasun araudia malgutu ondoren

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Kirol eta Jarduera Fisikoaren Arloaren bitartez eta Hezkuntza Arloarekin koordinatuta, Brinka! kirol anitzeko eskola eta areto-futboleko gizarte-txapelketa berreskuratuko ditu laster, Covid-19ren ondorioz, urte eta erdi baino gehiago bertan behera utzi ondoren. Izan ere, bi programen kudeaketa laster aterako da lizitaziora, bi zerbitzuak enpresa batek eman ditzan.

Gogoratuko denez, pandemia iristean bi programak bertan behera utzi behar izan ziren iazko martxoan, eta, uda ondoren, berriro ez hastea erabaki zen, une horretan indarrean zeuden murrizketengatik. Egoera hobetu denez eta araudia malgutu egin denez, eskolaz kanpoko jarduerak baimendu direnez, Udalak behin betiko apustua egin du jarduera berreskuratzeko. Jakina, une bakoitzean indarra duten osasun neurriak betetzea eskatuko da.

NOTICIAS RELACIONADAS

Volver arriba