Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko abuztuak 26

Udalak 10.000 euroko diru-laguntza jasoko du La Chantona berreskuratzeko eta eraldatzeko proiektu berritzailerako

´Oasi Estella-Lizarra: amestu eta eraldatu zure ingurua’ zeharkako ekintza bat da, herritarren mobilizazio-prozesua eta diseinu kooperatibo eta jasangarria barne hartzen dituena, non funtsezkoa izanen baita emakumeen begirada eta parte-hartzea

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Berdintasun Arloaren bidez, 10.000 euroko laguntza jaso du Nafarroako Gobernuko Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiaren aldetik, ‘Oasi Estella-Lizarra: amestu eta eraldatu zure ingurunea’ proiektua gauzatzeko. Proiektua La Chantona aldean, Ega ibaiaren ondoan, eginen da. Proiektu horrek 11.500 euroko aurrekontua du guztira, eta zeharkakoa da, hainbat udal arlotan baitihardute: Berdintasuna, Landa Garapena eta Ingurumena, Hiri Plangintza eta Proiektu Estrategikoak eta Zerbitzuak.

Laguntza toki entitateentzako dirulaguntzen deialditik dator, aurten hirigintza arloko ekintza berritzaileak egiteko, eta asmoa da proiektua urrian gauzatzen hastea, herritarrei jakinarazi ondoren.

Proiektu honen bidez, La Chantona bezalako espazio natural bat berreskuratu eta eraldatu nahi da, erabiltzen ez dena, hiritarrentzako aisialdirako gune berri bihurtzeko. Hori diseinatu eta gauzatzeko, gainera, ‘Oasi’ izeneko metodologia erabiliko da, herritarrak mobilizatzeko prozesu baten bidez (elkarteak, ikastetxeak, erakundeak…) eta diseinu kooperatibo eta jasangarri baten bidez.

Hiri-eraldaketarako eta garapen jasangarrirako proiektu horretan, funtsezkoa izanen da emakumeen begirada eta haiek espazioaren diseinuan, eraikuntzan eta berrezarpenean parte hartzea. Horrez gain, zainketen ikuspegiari aniztasuna barneratzea gehituko zaio, eta, beraz, talde ahulenak bereziki batuko dira. Hain zuzen, tokiko talde feministak indartzeko, herritarren parte-hartzean ahots eta pertsona berriak sartuz, eta haien integrazioa indartuz, berdintasun-estrategiaren barruan kokatzen da jarduera.

Laguntza Berdintasun Arloak eskatu zuen, proiektua generoaren eta ekofeminismoaren ikuspegitik bideratuz.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS