Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko urriak 4

Udalak kanpaina bat jarri du martxan Ega ibaian ahate kreolen populazioa kontrolatzeko

Horrekin batera, informatzeko kartelak jarri dira, elikatzea debekatuta dagoela gogorarazteko, eta dagoeneko isunak jarri dira ordenantza behin eta berriz hausteagatik

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak, Landa Garapena eta Ingurumena Arloaren bitartez, kanpaina bat jarri du abian Ega ibaiaren hiri inguruan dagoen ahate kreolloaren zentsua egiteko, eta hura kontrolatzeko, kontuan hartuta ibaian, bertako faunan eta ondarean duen eragina. Horretarako, asteburu honetan lanean hasi berri den enpresa espezializatu bat kontratatu da.

Era berean, urez bete daitekeen pasealekuan zehar informazio-kartelak jarri dira, herritarrei jakinarazteko debekatuta dagoela ahateak elikatzea hainbat arrazoirengatik: bertakoa ez den espezie baten gainpopulazioa bultzatzen da, haren osasuna kaltetzen da, ibaia zikintzen da eta nahi ez diren espezieak ugaritzen dira.

Ildo horretatik, dagoeneko hasi dira zenbait zigor jartzen, animaliak kalean elikatzea debekatzen duen ordenantza behin eta berriz hausteagatik, baina, batez ere, herritarrak kontzientziatu nahi dira.

Ega ibaian, Lizarratik pasatzean, gehien dagoen den espeziea ahate kreolea da, abeletxeetan ohikoa. Eta aspaldidanik ikusi da gizakiaren elikadura artifizial horri esker, neurri batean, gainpopulazio bat dagoela eta, horren ondorioz, beste espezie autoktono batzuk ezin direla modu naturalean garatu. Horregatik, errolda egin ondoren, animali kopurua kontrolatuko da eta zenbaki jasangarri batzuetara eramanen da.

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS