Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko maiatzak 28

Udalak proiektu bat martxan jarri du Remontival karrikako trafikoa berrantolatzeko eta oinezkoentzako eremu gehiago sortzeko

'Biribil' proiektuak hiru ikastetxe publikoei sarbidea ematen dien errotondaren eremua eraldatu nahi du eta orain herritarren parte-hartze prozesua irekiko da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak berriki hirigintza-proposamen taktiko bat abian jarri du, ‘Biribil’ deitutakoa (errotonda euskaraz), Arieta auzoko biribilgunearen eremua berrantolatzeko, Remontival karrikatik sarbidea ematen diena hiriko hiru ikastetxe publikoei. Asmoa da, azkenean, eremu horri askoz espazio zabalagoa ematea oinezkoentzat eta inbertsio ez oso handia eginez, herritarren parte hartzea ere kontuan hartuz.

Proposamena Hirigintza eta Proiektu Estrategikoak batzordean atzo aurkeztu ondoren, eta Hezkuntza eta Eskubide Sozialak Batzordeburuek aste honetan Arieta Haur Eskolako, Remontival Ikastetxe Publikoko eta Lizarraldea BHIko zuzendariei proiektuari buruz informatu ondoren, baita azken bietako Guraso Elkarteei ere, eta San Jeronimo zahar egoitzaren zuzendaritzari, orain proiektu parte hartzailea irekiko da. Herritarren iritziak eta ekarpenak bildu nahi dira, Udalak dituen baliabide digitalen bidez. Horretarako, dagoeneko proposamenak bidali ahal dira honako helbide elektronikora: webestella@estella-lizarra.com

Azaldu denez, proiektuak “estres arriskutsua” jasaten duen zona baten trafikoa eta eremuak berrantolatu nahi ditu, batez ere ikastetxeetan sartzeko eta irteteko orduetan, Koldo Leoz Alkateak azaldu duen bezala, orain ere hirigintza batzordeburua baita. Izan ere, “ibilgailuen pilaketa zona honetan eta oinezkoentzako segurtasun falta, San Juan zubian bereziki, izan dira Auzo Kontseiluek etengabe helarazi dizkiguten problemak”, erantsi du.

PROPOSAMENA

Biribilekin proposatzen dena, Udaltzaingoaren eskutik, trafikoa aldatzea da, Deierriko etorbidetik San Juan zubian zehar ibilgailuentzako sarbide bakarra utziz,  errei bakarra izanen lukeena ibilgailuentzat. Horren truke, askoz espaloi zabalagoa eta balizko bizikleta-bidea irabaziko luke.

Bestalde, Remontival kaleko irteera-errei ezgaituaren espazio guztia, zubitik biribilguneraino, eta errei horretatik San Jeronimo  egoitzaren jabetza mugatzen duen hesiraino doan eremua ere hartuta, oinezkoentzat izanen litzateke (infografian ikusten da).

Gobernu taldeak adierazi du ekimena oso harrera ona izan duela eta interes handia sortu duela ikastetxeetan eta zaharren egoitzan, baita batzordean ere. Horregatik, orain Arieta auzoko bizilagunen iritzia eta ekarpenak ezagutzea besterik ez da falta. Azpimarratzen da, ez dela inbertsio handia egin nahi, baizik eta eremua kostu txikiko elementuekin eta pinturekin mugatzea, Sorkunde Garbiaren pasealekuan eta San Andres karrikan egin den bezala.

Alkatetzatik azaldu dute, “jarduketa hauek pertsonak eta bizikletak laguntzen dituzte, ibilgailu pribatuen kalterako, munduko hiri guztietan egiten ari dira, COVID-19aren krisialdi honek agerian jarri baitu hiri-esparruak orokorrean kotxeentzat pentsaturik daudela eta, gure kasuan, Lizarrako herritarrak gara leku gehiago behar ditugunak lasaitasun handiagoz ibiltzeko eta distantziak gordetzeko”.

“Ideia honekin hiri osasuntsuago, bizigarriago, seguruago, parte-hartzaile, solidario eta inklusiboago horren alde lan egiten da, eta hori lortzeko urratsak egiten jarraituko da, auzokideen, hezkuntza- eta gizarte-eragileen eta, jakina, talde politikoen ekarpenekin batera. Horiek guztiek onartu baitute hiri-eredu berri horren alde elkarrekin lantzeko gonbita” erantsi du Leozek.

BESTE GAI BATZUK

Batzordean, zeinean zinegotzi guztiak egon ziren Navarra Suma taldekoak izan ezik, Sorkunde Garbiaren eta San Andres karriketako oinezkoentzat egiteari ere heldu zitzaion eta etorle guztiek babestu zuten ekimena, hori bai, PSN taldeak adierazi zuen Sorkunde Garbiaren pasealeku osoa oinezkoentzat jartzeko proba egin zezakeela. Horren inguruan, jakinarazi zen hurrengo egunotan hainbat hobekuntza egin daitekeela.

Halaber, zenbait gai jakitera eman ziren, hala nola, Plan Partzialaren harrera eta Ibarra Birzatitzeko proiektua edo Oncinedako jabe batek Auzitegi Gorenaren aurrean jarritako kasazio-errekurtsoa. Udalak tramitera ez onartzeko eskatuko du.

Consulta aquí la idea de proyecto

NOTA: Las aportaciones ciudadanas se pueden enviar a webestella@estella-lizarra.com

NOTICIAS RELACIONADAS