Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko abuztuak 4

Udalak martxan jarri du ‘berdintasunean oinarritutako eta eraso sexistarik gabeko festen alde. Airea zu eta bion artean’

Azken asteetan prebentzio- eta koordinazio-ekintzak egin dira, bai eta hainbat baliabide eta euskarritan prestakuntza eta zabaltzeko ekintzak ere

“Eraso sexistarik  gabeko jaien alde” Jaietan ere, airea bion artean.

Festarik egin gabe bi urte eman ondoren, aurten gogotsu gaude denok batera gozatzeko. ¡Egin! Gogoratu Estella-Lizarra hiri inklusiboa dela, berdintasunarekin konprometitua eta bere aniztasunaz harro dagoena, eraso sexistarik, homofoborik edo arrazistarik gabeko harremanen alde egiten duena.

Estella-Lizarrako Udalak, berdintasunarekin arduratutako erakunde publikoa da eta esparru publiko guztiak nahi ditu, festetakoak barne, leku seguruak izatea eta pertsona guztiak gozatzeko tokiak izatea, horretarako festak berdintasunean bizitzearen aldeko apustua egiten du, errespetuan eta bidezko tratuan oinarrituta. Udalaren nahia da pertsona guztiak, bai emakumeak, bai gizonak, festak berdintasunean gozatzea, horretarako etxeko lan guztien banaketa berdintasunean bultzatuz.

Lan komuna da pertsona guztiek berdintasun handiagoko festak izan ditzaten bitartekoak jartzea, horietan ligatu eta harremanak izateko, parte hartzen dutenek askatasunez onartu eta desiratu behar dituzte, “BAI, BAI dela bakarrik” ulertuta.  Mutiletan/neskatan era egokian egiteari apuntatu.

Eraso matxista bat ikusten baduzu, ez egin bat, ez  onartu. Erantzun, uko egin eta eman zure eskua! Eraso bati aurre egiteko laguntza behar baduzu, deitu zenbaki honetara:

Festa on, eta berdintasunez gozatu!

Aipatu dokumentuak sistematizatu eta adostu nahi ditu Prebentzioari dagokionean jarraitu beharreko prozedura, sentsibilizazioa, arreta, egituren koordinazioa eta komunikazioa.

Protokoloen helburuak ondokoak dira:

  • Eraso sexistak prebenitzea festa esparruetan.
  • Herritarrak sentsibilizatzea eraso sexistak festetan emakumeen aurkako indarkeriaren adierazpen moduan har ditzaten eta guztion ardura direla.
  • Jakitea nola jardun behar den eta eraso-egoera bakoitzari erantzun egokia ematea.
  • Ezagutu koordinazioa nola egin erasoturiko emakumeari ahalik eta arreta hoberen ematea lortzeko.
  • Komunikazio arloan eman beharreko urratsak eta eginkizunak zehaztea erantzun egokia emateko.

Koordinazio-bilerak Udaltzaingoarekin sortu dira Protokoloaren esparruan, lehen sorospenen jarraibideak lantzeko asmoz, genero indarkeriaren emakume biktimak hartzeko eta arreta emateko eta dauden baliabideak ezagutzeko.

Kanpainak honakoa lortu nahi du:

  •  Udaleko KONPROMISOA erakustea, baita beste kolektibo eta elkarte batzuena ere, BERDINTASUNEZKO ETA ERASO SEXISTARIK GABEKO FESTEN ALDE kanpainan.
  • HERRITARREN indarkeria sexistarekiko GAITZESPEN ERANTZUNA SUSTATZEA, beharra azpimarratzeko Estella-Lizarrako festa esparruak, festetan eta urteko gainerako egunetan, leku seguruak izan behar direla, zeinetan gizonen eta emakumeen arteko errespetu jarrerak neskak eta emakumeak festaz gozatzea ahalbidetuko baitu, indarkeriarik gabe, arriskurik gabe eta eraso sexistarik gabe, berdin zein intentsitatekoak diren. Hau da, aukera ematea emakumeek hiria bizi dezaten, esparru libre eta segursegurutzat hartuta; horretarako animatzen zaituztegu diseinaturiko material anitza paratzeko: kartelak, eranskailuak, itsasgarriak, pins…
  • ARGIBIDEA EMATEA dauden baliabideei buruz, festetan gerta daitezkeen eraso sexisten inguruan orientatzeko, arreta emateko eta salatzeko; eta herritarren eta erakundeen erantzun koordinatua emateko eraso sexista bakoitzean.
  • Laguntza ematea festetan lan egiten eta parte hartzen dutenak PRESTATZEKO ETA INFORMATZEKO, emakumeekiko ARRETA HOBETZEKO eraso sexista bada, esaterako, PEÑAK, TXOSNAK, TABERNAK, TXABISKEAK…
  • BEHARREZKO ERANTZUKIDETASUNAREN kontzientziazioa AZPIMARRATZEA, etxeko eta zainketa lanak banatzeko, lortzeko festak berdintasunean goza ditzagun.

Eskertu nahi dugu kanpainan inplikaturiko udal arlo guztien konpromisoa eta laguntza, eragile sozialak, kolektiboak, Udaltzaingoa, Festa Batzordea, Merkataritza eta Turismo Arloa, Zerbitzuak, Gazteria, Gizarte Zerbitzuak, SAM, EIAV, Merkatarien Elkartea, Peñak eta tabernak, saltokiak, Ordoiz zentroa…

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS