Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2021eko martxoak 16

Udalak, Gaz Kaló, SOS Arrazakeria Nafarroa eta LABekin batera, Bizikidetza eta Diskriminazioaren aurkako Plan aitzindari bat garatuko du Estella-Lizarran

Helburua herritarrak kontzientziatu eta sentsibilizatzea da, bai eta edozein arrazismo edo diskriminazio mota prebenitzea ere. NUKFri eta Nafarroako Gobernuari eskatzen zaie tresnak eta araudiak garatzeko.

Foto noticia

El Ayuntamiento de Estella-Lizarra, junto a Gaz Kaló, SOS Racismo Navarra y LAB Nafarroa, va a trabajar en los próximos meses en la concienciación y sensibilización ciudadana y en la prevención de cualquier forma de racismo o discriminación desarrollando un pionero Plan Municipal de Convivencia e Interculturalidad para la ciudad. También, dando visibilidad a los colectivos minorizados existentes en Estella-Lizarra tanto a través de la colaboración como del uso de lenguas de origen propias.

El anuncio se ha conocido este mediodía en un encuentro al que han acudido representantes de los distintos colectivos implicados, así como el alcalde, Koldo Leoz Garciandia, excusando su presencia la concejala de Empleo y Migración, Magdalena Hernández Salazar, que ha participado en todo el proceso. Además, se ha realizado coincidiendo, el próximo domingo, día 21 de marzo, con el Día Internacional de la Eliminación de la Discriminación Racial.

Este Plan, -que nace como reacción a la situación sufrida por una vecina cuando tenía que completar unas prácticas no laborales en un comercio fruto de un curso organizado desde el Ayuntamiento y como continuidad al trabajo que se viene realizado desde la concejalía de Migración y Empleo-, ha destapado la ausencia de normativa existente en las entidades locales de Navarra y en el propio Gobierno foral para hacer frente a casos de discriminación por origen racial o étnico.

Por eso, fruto de estos compromisos también se va a solicitar tanto a la Federación Navarra de Municipios y Concejos, como a Gobierno de Navarra, el desarrollo de herramientas o normativas para trabajar en ese mismo sentido, creando protocolos y destinando también fondos para ello.

Al encuentro, en el que las partes se han comprometido por escrito a llevar a cabo estas acciones, han acudido Oskar Goldaraz e Iban Perez (LAB); Laura Jordán y Ricardo Hernández (Gaz Kaló); Beatriz Villahizán (SOS Racismo); y Pascuala Amador, la vecina de Estella-Lizarra que sufrió el citado episodio con sus prácticas no laborales.

DOCUMENTO DIRIGIDO A FNMC Y A GOBIERNO DE NAVARRA

Orain hilabete batzuk Lizarrako Udalak, Berdintasun sailaren bitartez eta Gizarte Zerbitzuetako laguntzarekin, Nafarroako Gobernuak finantziatutako eta Koine-Aequalitas fundazioak kudeatutako “Marketing eta bezeroari arreta” ikastaroan parte hartu zuen.

Ikastaro honetan parte hartu zuten emakumeek lan-praktika batzuk osatu behar zituzten hiriko zenbait saltokietan eta horietako batekin arazo larriak izan ziren, saltokiaren gerenteak atzera bota baitzuen Lizartar baten lan-praktika, honek zituen abizenengatik, Amador Jiménez.

Koine-Aequalitas fundazioaren hitzetan, ijito izateagatik marginatua izan zen gure herritarra eta gertakari onartezin horren aurrean, Udal bezala, har genitzakeen neurriak aztertzen hasi ginen.

Orduan konturatu ginen, arraza edo etnia jatorriarengatik ematen den bereizkerian, zeinen lanketa eskasa burutu duen Administrazioak orokorrean, oso zaila gertatu baitzaigu beste leku batzuetan garatutako protokoloak, edo neurri zehatzak, topatzea.

Lizarran emandako ijitoen kontrako kasuaren aurrean, Gaz Kaló, Nafarroako Ijito Elkarteen Federazioa; SOS Arrazakeria Nafarroa; eta LAB Nafarroa; Lizarrako Udalarekin harremanetan jarri ziren eta gertatukoari nola erantzun, aztertzen hasi ginen elkarrekin.

Harrigarria suertatu zaigu baieztatzea Nafarroako Udaletan, eta Gobernuan bertan, kasu hauen aurrean neurriak hartzeko dagoen araudi falta. Izan ere, eztugu uste Lizarran gertatutakoa kasu isolatu bat denik eta ziur gaude bereizkeria kasuak maiz ematen direla oraindik gure gizartean, batez ere jaioterri, talde etniko edo jatorri kulturalagatik.

Egia da existitzen direla plan ugari elkarbizitza interkulturala sustatzeko eta arrazakeria edo bereizkeria ekiditzeko, baina administrazioan ematen direnean ez dugu horri erantzuteko lanabesik.

Gabezi honen aurrean Lizarrako Udalak, Gaz Kaló, SOS Arrazakeria Nafarroa eta LAB Nafarroaren laguntzarekin, aurrera pauso bat ematea erabaki du eta norabide desberdinetako lanketa bat abian jarri dugu, baita administrazioan eman daitekeen arrazakeriari aurre egiteko ere.

Barne funtzionamenduan eragiteaz gain, herritarren kontzientziazioan eta sentsibilizazioan, eta edozein bereizkeria kasu ekiditzeko lan egingo dugu hurrengo hilabeteetan, Lizarran Interkulturalitatean Elkarbizitzeko Udal Plan bat garatuz eta hirian dauden kolektibo minorizatuei bisibilitatea emanez, elkarlanaren bitartez, zein hizkuntza gutxitu  propioen erabileraren bitartez.

Udal bezala hartu ditugun konpromiso hauen barruan, Nafarroako Gobernuari, eta Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioari idatzi hau helaraztea ere badago. Uste dugu udalerri eta kontzeju guztietan arraza edo etnia bereizkeria kasuak eman daitezkela oraindik eta Administrazioak lanabesak izan behar ditu horiei aurre egiteko, batez ere lege eta araudien bitartez.

Horregatik guztiagatik, Lizarrako Udalak, Gaz Kalók, SOS Nafarroak eta LAB Nafarroak hurrengo eskakizunak helarazi nahi dizkio Nafarroako Gobernuari eta NUKFi.

 

  • Nafarroako Udalerri eta Kontzejuen Federazioari:
    • Eguneroko komunikazioan herritarren arteko arraza edo etnia diferentziak modu okerrean markatzen dituzten hizkuntza erabilpenak oraindik ditugunez, Udalek lengoai barneratzaile ordenantza bat aprobatzeko oinarri bezala erabil dezakegun testu bat garatzea, eta guztiei helaraztea, eskatzen dugu.
    • Jaioterri, talde etniko edo jatorri kulturalagatik bereiztuak izan diren herritarrei babesa eman, eta publikoki babes hori erakutsi ahal izateko, Bereizkeriari Aurre Egiteko Udal Protokolo bat aprobatzeko oinarri bezala erabil dezakegun testu bat garatzea eta udalerri, zein kontzeju, guztiei helaraztea. Protokolo honetan, bazterkeria erabili duen herritar, talde edo eragile publiko, zein pribatuari, ezarri ahal zaizkion neurriak aztertzea ere eskatzen dugu.
    • Udal langile guztientzat bereizkeria ekiditeko, hizkuntza aldetik ere, oinarrizko formakuntza eskaintzea urtero egiten den eskaintza orokorrean, herritar guztiekin tratu berdintasuna sustatzeko.
  • Nafarroako Gobernuari, batez ere Migrazio Politika eta Justizia sailari, zein Eskubide Sozialak sailari:
    • Udal Migrazio Politikak eta multikulturalitatea garatzeko teknikarien kontrataziorako dirulaguntza deialdi bat Teknikari hauek Udal, mankomunitate eta Kontzeju desberdinen artean elkarbanatu ahalko lirateke, horretarako beharko lirateken araudia eta formula legalak zehaztuz.
    • Multikulturalitatean eta Interkulturalitatean Elkarbizitzeko Udal Planak sortzeko dirulaguntza deialdiak indartzea.
    • Arraza edo etniagatik ematen den Bereizkeriari Aurre Egiteko Udal Protokoloetan ezar daitezkeen neurriei babes legala eskainiko lizkiokeen Foru Araudiak garatu, arrazakeriaren, xenofobiaren eta ijitoen kontrako jarrerei modu eraginkorrean aurre egin ahal izateko.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS