Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2022ko ekainak 15

Udalak informazio-panel bat jarri du Los Llanos parkean, hegaztien jan-ontzien ondoan, herritarrei beren hegazti-fauna aberatsa ezagutarazteko

Ekainaren 22an Kultur Etxean Xabier Elizalde Gaztearen argazkiekin gai horren inguruko argazki erakusketa bat irekiko da

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udalak informazio panel bat jarri du Los Llanos parkean, herritarrei hurbilago ezagutarazteko parkean dagoen hegazti-fauna aberatsa. Neguan, leku berean, haur-parkearen ondoan, hegaztientzako janlekuak jarri ziren. Hori dela eta, panela aprobetxatu da jateko zein elikagai jan dezakete eta jan ezin dituztenak adierazteko. Izan ere, janlekuak neguan jarri ziren, hegaztien elikadura indartzeko, sasoi eskasena baita.

Argibide-toki honetan, hegazti-fauna maite duen hiriko bizilagun batek, Xabier Elizalde Gazteak, koloretako 12 argazki jarri ditu. Hain zuzen ere, datorren astetik aurrera (ekainaren 22tik uztailaren 10era) Kultur Etxeko Yolao aretoan jarriko den argazki-erakusketan erakutsiko ditu bere irudiak.

‘Los Llanosko Orkestra’ izenburupean, hiri-parke honetan bizi diren 30 txoriren irudiak bilduko ditu. Udaleko Ingurumen eta Landa Garapeneko Arloak antolatutako erakusketa honen bidez, Los Llanosko (hiriko birika) biodibertsitatea baloratu nahi da, eta hegaztiak hobeto identifikatzen lagundu.

 

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS