Estella-Lizarrako Udalak mupi digitala jarri du Nafarroa Behereko kalean, entitateak antolatzen dituen ekitaldien hedapena hobetzeko. Full Color LED pantaila duen mupiak 1,10 metroko zabalera eta 1,76 metroko altuera du, eta 96 zentimetro bider 1,60 metroko pantaila.
Elementua dagoeneko instalatu da, eta hurrengo egunetan martxan egotea espero da, Zerbitzuetako zinegotzi Jorge Crespok azaltzen duenez. “Tresna bat gehiago da herritarrak, erdigunean paseatzen dutenean, Udalak antolatzen dituen jarduera horien guztien berri izan dezaten. Eta, gainera, paper gutxiago erabiltzen da. Izan ere, kale horretan kendu egin da orain arte zegoen iragarki-taula, eta horren truke pantaila eta banku berriak jarri dira”, adierazi du.
Mupi-ak 170 kilogramoko pisua du, eta irudiak eta bideoak proiektatzeko aukera ematen du. Gainera, bandalismoaren aurkako babesa du eta bideozaintza du. Inbertsioa 8.576,35 eurokoa izan da eta Iberti enpresari erosi zaio.