Webgune honek cookieak erabiltzen ditu, propioak eta hirugarrenenak, zure nabigazioa optimizatu, zure nahietara egokitu eta analisi-lanak egiteko. Nabigatzen jarraituz gero, gure Cookieei buruzko politika onartzen duzu.

2020eko abenduak 18

Udalak haurrentzako bi tirolina handi jarri ditu

Bata Arieta auzoan dago eta bestea Los Llanos pasealekuan, 25 bat metroko irristatze ibilbidearekin

Foto noticia

Estella-Lizarrako Udala kalitate handiko haritz-zurez diseinatutako bi tirolina handi ari da instalatzen egunotan, haurrek ongi pasa dezaten. Horietako bat, banakakoa, Arieta auzoko lorategi-eremu batean dago, Merindadea kalearen ondoan, eta bestea, tirolina bikoitz bat, Los Llanos parkean, Kulturaguneatik metro gutxira.

Jarduera hau Udalak bere garaian haurrei egindako kontsulta parte-hartzailearen emaitza da, aisiarako eta gozamenerako hainbat aukera eskainiz. Tirolinena izan zen bozkatuena.

Udalak 14.875 euroko inbertsioa eginen du, gehi BEZa, eta Nafarroako Mader Play enpresak jarriko du.

Datu teknikoei dagokienez, tirolinen irristatzearen ibilbidea 25 metro ingurukoa da, bi metroko altuera du eta 10 graduko inklinazioa. Berme-aldia, berriz, 8 urtekoa da.

Haurrek egun batzuk itxaron beharko dute erabili ahal izateko, oraindik ere hainbat xehetasun amaitu behar baitira.

 

 

 

 

NOTICIAS RELACIONADAS